Bergara (Gipuzkoa)

Aurreko errementarien lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lan-baldintzak. Eusebio mutil gaztea zenean oraindik ere eskopeta kanoiak eskuz egiten ziren. Bergaran Nazario errementaria ezaguna zen.

Transkripzioa

Beste mailluka klaseren bat? Bai, izaten die tajadera esate jakonak, burdiñia ebaitzeko: holako katxarro bat manguakin, zorroztuta, jo goittik eta ebaitzeko, burdiñia ebaitzeko. Ta geo izaten die asentadorak, eta gauza asko izaten dia erreruak bihar izeteittuanak. Ta geo, lehen lehenau, nik asko ez, baiña Osintxun be eitten zan eskopeta-kañoiak, barria luzia izaten zan, da hori, atzeko zeroi, suteixan berotu, jo, da haura koskorra etara ta horrek eskuz eitten zien lehenau. Eta zuek errementarixak herriko taillerretarako lanik eitten ziñuen, gauzak konpondu, piezak-eta? Bai, bai, oiñ azkenaldera bai, baiña Bergan lehen ez zeuan, e. Nazario zan lehen Bergan hortara dedikatzen zana, Nazario errementarixa; dedikatzen zan kaldererixa asuntora gehixau. Geo gu ekin giñan, bixok juntau giñanian; da geo ez zeuan Bergan artian, da oin mordua dae Bergan.

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia