Eskuz egindako perrak; gerora fabriketan egiten hasi ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Burdina: errementariak eta perratzaileak
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Arana - Lide Oregi
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: BER-003/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Iñaki Arana
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
Zuek eitten ziñuzten perrak? Ez, ez. Bo, kaballerixiana bai jenerala; len eskuz eitten zan ori, baiña gero fabrikak zeren; eitten zan baiña ori asko kostatzen zan eta einddakuak egoten die. Nai bozu plantillia bakarrik eta nai bozu akabautakuak. Gu Motrikotik ibiltze giñan, Zegaman be bazeuan eta Ormaiztein be bai; baiña guk Motrikon, Uribesalgo. Zestuan biltzen zan da eun bat kilo inguruko zesto bat apropos eindda eukitzen zeben erak. Zeuk eskatzen ziñuan pedidua: ero zesto bat, ero bi, ero zeuk biar ziñuzenak. Baiña aurretik eskuz eitten zan: ebai txapia o zeozer olakua gogorra baldin bazan por ejenplo, jo mailluakin da zabaldu, ta zela-alakua ein. Baiña gero ez, gero fabrikatik. Ori gastauta dao ta. Oin be eingo dia nunbaitten, ezta, baiña Motrikokua zarra zan; ez dakitt Ormaiztegikuak eitten daben ero. Da astuan da perria, berriz, etxian eitten zan guk bia giñuana. Zelan konpontzen ziñaten basarrittarrekin geratzeko? Basarrittarrak erak etortzen zien; ero ganaua errendu ein ddala ero perria bota. Batzutan igual kolia ta urrengo bapez.
Egilea(k): Iñaki Arana
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!