Bergara (Gipuzkoa)

Ardiak izaten dituen gaitzak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Izotza txarra izaten da ardientzat. Izotz beltza oso arriskutsua. Udaberrian, belar txarrak ere jaten dituzte eta ez da arraroa izaten ardia hil edo gaixotzea.

Transkripzioa

- Gero, iruntza-ta be txarra izango da, ezta?
- Iruntza? Iruntza, bai... txarra... izotza. Izotza, e! Askotan, pentsau: "ba!" Ardixak, neguan, bedar danak, izotza baltz-baltza, edo izotza ez dauala pentsau baiña bedarrak gogortuta hotzakin ta... Bedar klase batzuk dare jo-ta "ra!" egun bira igual ardixa tripetatik enredatzen da ta "grak" garbitzen da. Ihintza, ihintza ez da ona, izotza da txarra. Izotza... baiña izotz diferente bat e! Hau eguneroko izotza... ardixak mendixan igual [lo eitten dabe] izotzetan tapauta. Hurrengo goixian jaten hasten dia, baiña mendikua [ez da hau]. Zelaixan, berdera, zelaira etorrittakuan dao hor peligrua.
- Ta gero bedar txarrak be egongo dia, ezta?
- Hori udabarrixan egoten da, udabarrixan, larre barrixa etorten danian, ez dakit nik ze eitten daben, gehixei jan ta bedar txarrak, zuk esan dozuna, bedarren batzuk efektua [ein]... Perretxikuak be onak izen arren, baten bat egoten da ona izen arren benenua eukitzen dabena. Edo zeozek pikauta edo... Beizuri akabau jakon hemen iez [Bidarraiñen] edo akabau jakon baten bat ta Arraotzi be bai gurian, egun baten bi akabau jakozen zelaixan, hementxe. Haizau ta "grak". Ta geuri be akabau jakun, zelai edarrera eruan ta "rapa!" Haizau ta linpio. Infeziñua txarra [...].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia