Berastegi (Gipuzkoa)

Pilotari trebea izandakoa

Pilotari trebea izandakoa Umetatik pilotan jokatzen zuen, eta mutilen aurka jokatzen zuen, neskarik ez baitzegoen jende aurrean mutilen aurka jokatzen ausartzen zenik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-035-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetatik pilotan jokatzen zuen, eta mutilen aurka jokatzen zuen, neskarik ez baitzegoen jende aurrean mutilen aurka jokatzen ausartzen zenik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu eskola zortzikin utzi zendula.
-Bai, hortxe, zortzi ingurun.
-Eta gero baserrin aritu zinen lanean?
-Baserrin.
-Eta sekula kanpora atera ziñen lanera?
-Bai.
-Neskame edo?
-Ez.
-Neskame ez. Aurreneko, aurreneko ateera nik Madridea hamazazpi urte neuzkela, pelotan ittea.
-Zu pelotan ibiltzen ziñen ordun?
-Bai.
-Eskolan bakarrik ez, eskolatik kanpora ere bai.
-Ba..., nik pelotan jokatzen nun. Esto, hemen herri txiki guzitan gaztea nitzela.
-Maixun bat bazenun?
-Ez. Ni nere kaxa. Baakizu, herritan beti pelotan ibiltzen da, mutille ta eso. Nik'e hori izandu det, pelotako gauze, eta pelotan ibiltzen nitzen herriz herri, hemen askotan; Villafrankan eta Santiagotan eta.
-Deitu egiten zizuten?
-Deittu eitten ziarean hola aiuntamentutiken, dena korrittuta zeoan neska bat zeoala bastante ona jokatzen zuna eta tal y cual. Jartzen ziarean mutil bat eta, bueno, partidu bat exibizioa itteko partidu bat eta. Hola.
-Mutillen kontra. Neskaik ez zegoan. Nik esaten dizutena, lagun hoi, bai jokatzen zun ni bezelaxe edo hobego, baiño ez zun baloreiken izaten publikora ateatzeko. Bueno, ni pelotara.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia