Marcelina Lecea Iparragirre
Berastegi (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Izotzalde auzoko Intza baserrian jaio zen 1940an. Baserritik bizi ziren eta Marcelinari sarri suertatu zitzaion artzaintza lanetan aritu beharra. Arrautzak eta babarrunak saltzen zituzten eta bezeroak etxera joaten zitzaizkien erostera. Eskolan Berastegin ibili zen. Umetatik izan zuen pilotarako zaletasuna eta baita jokalari ona izan ere. Ezagun batek bere eskuz jokatzeko moduari erreparatu eta Madrilera pilotan jokatzera joateko aukera eskaini zion, eta baita joan ere. Baina oso une gogorrak igaro zituen etxetik kanpo eta atzera etxera bueltatu zen. Berrobiko paper lantegi batean aritu zen lanean eta ondoren Beasaina ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRS-035 | 2009 | Berastegiko ahotsak | Aitziber Otegi | ||
BRS-036 | 2009 | Berastegiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute