Berastegi (Gipuzkoa)

Errotak eta kontrabandoa

Errotak eta kontrabandoa Batzuek trena kontrabandorako erabiltzen zuten, irinez betetako zakuak bidaltzeko. Izan ere, garai hartan lan gutxi zegoenez, ogia nola edo hala lortu behar izaten zuten. Garai hartan, ez zuten uzten garia errotara eramaten. Aresoko errota ona omen zen. Errotak gaur egun zer egoeratan dauden aipatzen dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Batzuek trena kontrabandorako erabiltzen zuten, irinez betetako zakuak bidaltzeko. Izan ere, garai hartan lan gutxi zegoenez, ogia nola edo hala lortu behar izaten zuten. Garai hartan, ez zuten uzten garia errotara eramaten. Aresoko errota ona omen zen. Errotak gaur egun zer egoeratan dauden aipatzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-3-Kontrabandoan Andoaiñera're bai zaku-iriñek eta.
-6-Bai Plazolara ere.
-1-Ordun ogibidea nundik-handik. Nahie ez zan lana, e. Ahal zan bezela. Batzuk kontrabandoan eta besteek ahal zan bezala.
-3-Etxean garie izanagatiken errotaa eamaten ez zizuen uzten
-1-Artoa itteko ere kontrabandoan Aresoa jun ber izaten zan ittea.
-4-Goizeko hiruetan-eta.
-1-Hemen'e bazien errotak, baiño...
-Baiña ni entzunda nao Areson iriñ hobea egiten zala.
-1-Fiñegoa. Harrik edo ez dakit ze... urek edo ez dakit.
-6-Hemen'e errota bazan iriñ ona eitten zona, [Usiñekoa?] eta Beheko erota. Iriñ ona itten zona.
-2-Eta errota haik lur jo zuen, e, akabo!, akabo! Jo!, ze pena ematen due!, ze pena ematen due!
-5-Nola eingo dik ba errotak gaur daren makinakin-eta adelantoakin.
-2-[...]
-3-Ubanen eitten due iriñe.
-Eitten al du? Joño!
-5-Hori kapritxoz, handik bizie ateatzeko ez...
-1-Zean'e itten due, uste det, Alegrin....
-5-Nonbaitt eitten die behintzat, hor zean kooperatiban Tolosan eoten dek eta.
-Elizondon edo bide hortan eitten die, gure koiñaduek hortik ekartzen dik iriñe, arto-iriñe, hor badek errotan bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia