San Lorenzo eta haren sendabideak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: BRS-028/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Eta bestela mendietan eta erromeriarik eta?
-2-Guk ez degu /eztegu/ ezautu.
-Hemen ermitarik ez dago, ez?
-1-Bai, San Lorenzo ta San Anton. San Sebastian.
-5-San Lorentzotan urten behiñ izaten da meza ematen danen San Lorentzo egunen hamaiketakoa.
-1-Ordun anbiente izugarria egoten da.
-5-Hori len'e ba emen zan. Hemen amerikanoak etortzen baldin bazien han ematen emen zien hamaiketakoa, San Lorentzo egunen tokatzen bazan amerikanon bat.
-4-Danboliñenekoak hala esaten zuen eta.
-San Anton animalien santua, eta San Lorenzo?
-1-San Lorentzo da herriko patroia.
-3-San Lorentxo, haundittuk edo bizik esaten giñun, haik sendatzeko, eta entenga batzuk hartu, haik igurtzi.
-[...]
-4-Nik semea eaman nun zeatik hementxe atea zitzaion zulo bat baiño harrigarrie, eta nik hala fedea...
-Sendatu zitzaion?
-4-Nik ordun fedea banun, eztakit.
-5-Akaso izango zan nik fedeik ez nulako, nei ez zizkidan kendu. (Barreak)
-4-Fedea behar emen da, nik eztakit, hala da esaera.
-5-Neri azkenean Tolosako kurandera batek sendatu zizkidan nei egia esate ezkeoz. Eta honen amak erakutsitakoa zan gaiñea.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!