Usurbil (Gipuzkoa)

Dena bekatu zeneko garaia

Dena bekatu zeneko garaia Misioak izaten zirenean, beldurgarria izaten zen dena. Lehen dena zen bekatu. Neskak eta mutilak ez ziren elkarrekin ibiltzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Misioak izaten zirenean, beldurgarria izaten zen dena. Lehen dena zen bekatu. Neskak eta mutilak ez ziren elkarrekin ibiltzen.

Transkripzioa

-Misiuak-eta egoten ziren Usurbillen?
-Bai, bai, honbre! Leiho danak jarri tela more kolorekua ta dana illun-illun-illunian jarri ta. Bueno! Sermoiak eta misiuak eta, bueno, bueno!
-Sermoi bildurgarriak, ez?
-Bai, dana bildurra. Dana pekatua ta dana bildurra.
-Inpernua ta...
-Dana, dana.
-Eta orduan zer zan pekatu?
-Galde zazu zer ez zan pekatu (barreak).
-Dana pekatu orduan, dana.
-Zan beste jangoiko bat, mekauben la puñeta. Ze parrek ingo zittun harrek goitikan hori ikusten zunian. "Ni ez nak hoi", esango zun, "ni ez nak hoi".
-Eta pentsatzen det zuek libreago ibiliko ziñatela emakumiak baiño.
-Bai. Guk ez gendun, ez giñan alkarrekin, gutxi ibiltzen giñan. Neska-mutillak ez giñan asko ibiltzen gure garaiyean. Gu "por libre" beti.
-Pekatu zan eta.
-Bai ba. Honbre. Guk oilluak harrapatu ta geo aingirak harrapatu ta elizaa eaman eta... Bueno! Kastigatuta aldarea eaman han paretean jartzea ta. Ni bosterditan eta bost urte ta erdikin hasi nitzan monagillo seitako mezetan, e. Ta seitako meza lagundu eta geo estudiatzea zortzietako trena arte. Ttiki-ttikitatik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia