Festetako zenbait ohitura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehengo festak nolakoak izaten ziren azaltzen dute: plazan ardoa hartu eta tabernara joaten ziren askaltzera. Ohitura hori, hala ere, berandu sartu zen. San Anton egunean, afari handia egiten zen taberna batean, jende kuadrilla handia elkartuta, eta Kaxianok eskusoinua jotzen zuela. Giro izugarria egoten zen.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: BRS-028/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Lehengo festak eta nolakoak izaten ziren?
-1-Ordun egun jakiñek izaten zien hola; hemen izaten zien ba San Pedrok, San Pedrotan jartzen zun ardoa debalde herrik; zahagie, zahagi-ardoa.
-6-Botilla hartu ta tabernaa juten zan, zahagie, gero botilla-ardoa hartu eta meriendatzea tabernaa. Plazan ardoa hartu eta bete botille eta hara. Zahagien aguazille egoten zan, zahagin botille betetzeko.
-5-Hori kostunbre hori hartu zan beandu, hori ez zan /etzan/ kostunbrea hola jarritakoa. Zahagi-ardoa zan Berastegin jartzen zana San Pedro egunen. Baiño zan hure han seittun eratekoa.
-1-Bertan eratekotan, bai.
-5-Hori zan bertan eratekoa.
-Zahagiatik?
-5-Ez, basoan emango zizuen, bat hantxe egoten zan preparatzen; baiño gero modak kanbiatu eitten die eta pixkeka-pixkeka-pixkeka joan zan gero botilla hartu ta tabernaa eamatekoa. Ez zan /etzan/ hure, tipikoa ez zan /etzan/ hure.
-6-San Pedro egunen meriendatzea jende asko etortzen baitzan garai haitan. Eta pixkona-pixkona hasi zan usarioa honek esan duna.
-1-Gero beste bat izan zana San Antonetan, San Anton ermitta dao hor. Eta animalin santue da San Anton.
-5-Len bai, oaiñ ostu zien.
-4-Bigarren aldiz ostu due.
-1-Len izugarrizko afana, afarie eitten zan; bixigue ordun, bixigue jaten zan.
-6-Bixigue ta arkumea.
-1-Eta [Karakonen hor, Markakon] itten zan afari bat, kriston jende kuadrilla. Kaxiano soiñue jotzea ta, bertso zarrak eta anbiente izugarrie. Santo Anton eguna, gauen, bai.
-Hori urtarrila da.
-1-Bai. Oain ya oaiñ galdu da.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!