Festetako zenbait ohitura<p>Lehengo festak nolakoak izaten ziren azaltzen dute: plazan ardoa hartu eta tabernara joaten ziren askaltzera. Ohitura hori, hala ere, berandu sartu zen. San Anton egunean, afari handia egiten zen taberna batean, jende kuadrilla handia elkartuta, eta Kaxianok eskusoinua jotzen zuela. Giro izugarria egoten zen.</p>