Berastegi (Gipuzkoa)

San Lorenzo eta haren sendabideak

San Lorenzo eta haren sendabideak Berastegi inguruko mendietan ez ziren erromeriak egiten, baina San Lorenzon hamaiketakoa izaten zen (eta oraindik izaten da) San Lorenzotan. San Lorenzo herriko patroia da, eta zauri batzuk sendatzen omen ditu. Hala ere, horretarako fedea izan behar dela diote. Elkarrizketatuetako batek federik ez, eta petrikilo batengana jo zuen zauria sendatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Berastegi inguruko mendietan ez ziren erromeriak egiten, baina San Lorenzon hamaiketakoa izaten zen (eta oraindik izaten da) San Lorenzotan. San Lorenzo herriko patroia da, eta zauri batzuk sendatzen omen ditu. Hala ere, horretarako fedea izan behar dela diote. Elkarrizketatuetako batek federik ez, eta petrikilo batengana jo zuen zauria sendatzeko.

Transkripzioa

-Eta bestela mendietan eta erromeriarik eta?
-2-Guk ez degu /eztegu/ ezautu.
-Hemen ermitarik ez dago, ez?
-1-Bai, San Lorenzo ta San Anton. San Sebastian.
-5-San Lorentzotan urten behiñ izaten da meza ematen danen San Lorentzo egunen hamaiketakoa.
-1-Ordun anbiente izugarria egoten da.
-5-Hori len'e ba emen zan. Hemen amerikanoak etortzen baldin bazien han ematen emen zien hamaiketakoa, San Lorentzo egunen tokatzen bazan amerikanon bat.
-4-Danboliñenekoak hala esaten zuen eta.
-San Anton animalien santua, eta San Lorenzo?
-1-San Lorentzo da herriko patroia.
-3-San Lorentxo, haundittuk edo bizik esaten giñun, haik sendatzeko, eta entenga batzuk hartu, haik igurtzi.
-[...]
-4-Nik semea eaman nun zeatik hementxe atea zitzaion zulo bat baiño harrigarrie, eta nik hala fedea...
-Sendatu zitzaion?
-4-Nik ordun fedea banun, eztakit.
-5-Akaso izango zan nik fedeik ez nulako, nei ez zizkidan kendu. (Barreak)
-4-Fedea behar emen da, nik eztakit, hala da esaera.
-5-Neri azkenean Tolosako kurandera batek sendatu zizkidan nei egia esate ezkeoz. Eta honen amak erakutsitakoa zan gaiñea.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia