Erditze lanerako prest logela
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: BRS-022/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Baiño izaten zan ordun, kuartoan izaten zan tokadore bat. Klaro, baserritan jaiotzen zien umek, ez. Izaten zan tokadore bat hola hankaluzekin, ez, ta goien zun zulo bat hola. Ta zulo hortan zan palenkana zuri bat, eta haren barrun jartzen zuen txarro bat, txarro zuri bat. Hori zeazkoa zan, esango al dizut, portzelanazkoa. Ta ordun, toalla esan dizut hola bordatuta. Toalla hoi egoten zan horren gaiñen txintxilika. Kuartoa sartzen zinenen beti palenkana, txarroakin, txarroa hutsik arten, eta txarro horren gaiñen jarrita toalla hoi eukitzen zuen. Hue holaxe zan.
-Eta holakuak izaten zien kuartuak?
-Geo zun horrek palenkana horrek azpin zun hola balde txiki bat bezela. Eta igual parton da geatzen zienen, txarro hortan ure ekartzen zuen kuartoa, palenkana hortan garbitzen zien ta ur hoi, altxako balitz bezela altxa ta juten zan behera balde hortaa.
-Prestatuta zeuden orduan kuartoak partoetarako ta.
-Bai, deneako prest egoten zien.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!