Elizara sartzeko janzkerak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: BRS-022/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
-Lehen esan dezu elizara joateko-ta eskoterik ezin zala eraman, beti goraino itxita.
-Ez, ez. Goraiño itxita.
-Manga lueia bihar izaten zan?
-Bai, bai, bai.
-Manga motza ezin zan?
-Ez, ez, ez, ezin zan. Luzea.
-Luzea, ezin zan, horreaiño tapatuta joan behar zendun, ta aparte matanillie eman behar zendun.
-A bai, e?
-Mantanillie ez dakit ezautzen dezun. Da zea bat. Enkaje baten antzeko beltza zan, enkaje bat bezela hartu ta hoi jartzen zendun ta horrekin tapatuta joan behar zendun.
-Burua tapatuta beti?
-Bai, elizea joateko bai. Eta alargunek eta gaiñea hola ibiltzen zuen, guk ibiltzen gendun enkajea antzea, hola lore batzuk-eta zittuela. Hoik ez, hoik tupittu-tupittu, itxi-itxie. Gasan posturea itxi-itxiko beltz [...] haundi batzuk goitik beheraiño ta juten zanak. Eta alargunek hola ibiltzen zien.
-Danak izaten zien beltzak?
-Bai, bai, bai. Bueno, txurik'e izaten ziela nik'e aittu izandu nun, estilo hortakoak, ez berdiñek baiño komoniotan-ta jartzen zizkien hotan lorekin-ta hola. Baiño ordun dena izaten zan, ordun komunio txikie zazpi urtekin itten gendun, baiño itten gendun baita tapatuta hemen koroia batekin eta hola. Eta komonio haundikoan koroia hoi ez, baiña ordun belo txurie. Bai, belo txurie. Burue eraman behar zendun tapatuta. Ez zeukazun elizea sartzeik, elizea sartu nahi bazenun eta ez bazendun mantal... E, guk esaten giñun bezela..., oaintxe esan det ba baiño ya joan zait.
-Manteliña?
-Bai, bai, bai. Buruko mantaliña. Hori ez baldin bazeukezun besteik ez bada jantzi behar zendun paiñuelo bat. Ez? Patriken zeunkazun paiñuelo bat besteik ez bada; ta harekin atea behar zendun, ta sartu behar zendun elizea. Bai, zan, hain rigurosoa zan.
-Eta gonak?
-Gonak zankerditaraiño. Zankerditaraiño. Honbre! Motxaxeao baldin bazien kritikatua izaten zan hue. Hortiken zean ez zittekeen ibili. Baiño zan, dena zan hola.
-Lehenago esan dezu, puxkat eskote haundiagorekin jun ezkero jauna ukatu.
-Bai, jaune ukatu zion, hori da, nik baiño, guk baiño izango zittun lau-bost bat urte gehigo.
-Senarra-Elizetik bialdu're bai. Nik ezautu nun don Andres Bikandi hue hola forasteroak etorri kanpotik, eliza ikustea edo sartu ta: "Ez daukazute sartzeik, ez zaudete elizan sartzeko modun", eta bidaltzen.
-Abai? Nik hoi ez, baiña jaunartzea bai. Nola ni han nitzen. Jaunartzea joan zan [Modestoneko] Maria. Hola eskote bat zea, eta geo bular haundik nola zittun, dibisioa puxkat ikusten zitzaiola ta hola ibiltzen zan kanpoan'e. Aizu ba, ez eman in zion. Bera pasa ta "zuri ez dizut emango eskote horrekin". Aurrea, ez eman in zion. Hoik zien gauz batzuk...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!