Gau-eskolan serio ikasten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-012-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gau-eskolan gehiago ikasi zuen, egunero joaten ziren, eta kontzientziatuago zeuden. Gau-eskola ordaindu egiten zen. Baina plazako eskola publikoa zen.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:00:43
- Erref: BRS-012/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
- Gau-eskolan ere, bueno, huts asko itten zendun ala hori gehiao mutiko gazteagotan, ala?
- Ez, ez, ez, gabeko eskolan, gabeko esko... gehio ikasi, burue ere gehixeo ordun zeatu, bai…
- Eta beti joango ziñan ez?
- Bai, eunero, eunero joaten giñen, ordun launbeten e bai e! Ordun launbeten jairik ez zan egitten e! Ordun launbeten eamanazten giñun.
- Ta gaueko eskola hori ordaindu eitxen zan?
- Bai, zenbat ez dauket gogoan, ta ez dakit, ama ibiltzen zan ama, ta ez dizut esango zenbat, baiño ordain… apaiza pagatu eitten gendun, bai, paatu.
- Bestea publikoa izango zan plazakua, ez?
- Bai, plazakoa bai, plazakoa bai, publikoa, plazakoa bai.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!