Janaria gerraostean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-011-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ogia ekonomikan egiten zen etxean gerra aurretik. Gerraostean, gosete handia izaten zen, eta taloa jaten zuten gehienbat. Gazta eta mamia ere ez zitzaien falta izaten. Kaletik baserrira joaten zen jendea janari eske.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: BRS-011/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- [PEDRO] Ogie ere, garie errotan iho ta etxen itten zan ta ordun ekonomikan ta labetan ta itten zan, etxen itten zan ogie. Gerra ondore hortako kontuk. Hoi ya, geo ez, geo gerra ondore hartan gosete handia zan, ta zerbait behar zan, ta taloa. Artoa ere asko itten zan ta.
- [MARIA] Gure gazte denbon gu dena taloa izaten gendun: goizen taloa, eguardin taloa, atsalden taloa, gauen taloa. Gaztaiña errek eta esnea ta hola gauen, gaztain garaien, bai, dena holaxe, gu…
- Hori izaten zen orduan janari inportantena, ez?
- [MARIA] Bai, janari sanoa, sanoa, janari sanoa. Gazta etxen izaten gendun, nahiko gazta izaten gendun, ardi gazta.
- [PEDRO] Ardi asko ta…
- [MARIA] Gero mamia ere nahiko izaten gendun etxen, ta kanpotik’e jende asko juten zian gure etxea behintzat han baserria. Gazura gazta ondoko esnea […] atera ta gazta zaharra jatea, jende asko juten zan, bai, baserria asko juten zan ordun, garai haitan, gu gazte giñela.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!