Neskatan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emaztearekin hasi zenekoa kontatzen du. Ze trikimailu erabiltzen zituzten gustuko neska etxera laguntzeko. Dantza soltean ibili behar izaten zuten. Debekatuta zegoen dantza lotua.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: BRS-009/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- Honek oain andrea [deten] honek han egiten zun lana, beno lehen ezagutzen nun, baiño honekin hasi nintzen pixkat zerbaiten, ez dakit nik zergatik edo nola hasi nintzen arrastorik ez. Ordun hemen soiñu izaten genun igandero inbalido bat etortzen zan, soiñua harek jotzen zun, ta dantzan ta suelton, baiño pixkat ibili ta hola ta baten batek laguntzera jun nahi baldin bazun, soiñu geratzeko igual esaten giñun zeai: “Bueno, ni neska horrengana joaten naizenen, zuk soiñua geratu ta hori geratzen denen ni berarekin joango naiz” ta hola.
- Hitz eginda ordun.
- Soiñujolekin hitz eginda. Soiñujoleakin hitz eginda. Nik ez nun askotan egin ta, baiño hola.
- Eta neri atzo esan zidaten, baiñan neska bakoitzeko igual hiru mutil egoten zirala zain.
- Bai, zu neskakin geratzen ziñen, baiño han bazterren beste bi hiru igual zen ta zu neska helduta ez baziñen, habitzen “raaa” harek igual heltzen zion ta aurrexeago joan ta apeiza-ta han zeuden zai aber. Beno.
-Konpetentzia gogorra.
- Buu txarra, txarra.
- Ta dantza sueltoan.
- Suelto, suelto.
- Agarrauan ez?
- Ez zen uzten gaiñea agarrau eiten, suelto.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!