Berastegi (Gipuzkoa)

Urangarenean, eraikuntza lanetan; paper-lantegien mugimendua

Urangarenean, eraikuntza lanetan; paper-lantegien mugimendua <p>Inguruetan gehienak maiorazgoak ziren eta paper-fabrikara lanera joaten zirenek fama txarra zuten. Garai hartan ari ziren pizten paper-lantegiak eta Uranga lantegiaren eraikuntzan parte hartu zuen. Irabazten zuen soldata.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruetan gehienak maiorazgoak ziren eta paper-fabrikara lanera joaten zirenek fama txarra zuten. Garai hartan ari ziren pizten paper-lantegiak eta Uranga lantegiaren eraikuntzan parte hartu zuen. Irabazten zuen soldata.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, etxera etorri nintzen. Ordun papelerak, batzuk ziren papeleran lan eitten zuenak. Ta nonbaiten lanean hasi in behar. Ta papelerak´e ordun hasi ziren pixkat piztutzen. Hemen jendeek papelera, papeleran lan eitten zuenengatikan gaizki hitz egiten zan. Papelera gizaixoak eta noski papelera ahulek-eta.
- Fama txarra zeukan.
- Fama, bai hemen dena nola ziren maiorazgok, “mayorazgos”, hoi ta beste mutil zaharren bat izaten zuten denak laneako maiorazgoak ziren jauntxos, ezta?
- Ta lanera joaten zirenak.
- Ta lanera joaten giñen ta hola, ta ordun Uranganen obra bat atera zan, aber alde batera lana emango zuela, bide bat zan, hau baino zabal, hiru-lau metro hola, altura eman giñun “dos cincuenta” hola. Makina bat jartzeko zuloa in ber zan, zulo handie e, “dos cinquenta” behera ta lau metro zabal ta ondoan erreka zegon, erreka hue pasa ta bestalden beste zuloa zegon. Ta in behar izaten gendun: Karrille jarri errekan zulo batetiken bestera pasatzeko, ta bagoia oain dunperra diren bezela, ordun bagoia bat gendun, ta bagoi hoi bete lurrez, ta hamar pezta gendun, baiño betetzeko orain bezela kutxararik-eta ez zan. Betetzen gendun, zistoa bete, eskaillerakin eskailleratan gora iyo ta bagoia, bagoia betea. Hamar pezta. Hamar pezta ordun, ta joan giñen Berastegiko lau ta bi Berrobiko, sei launek alde batera hartu gendun zulo hue egiteko. Ta zulo hue ez dakit zenbat denboram ingo gendun, baiño in gendun, esan dizutena zabalen horrenbeste altura ere bai. Ta igual zenbat metro izango huan harek: berroita hamar metro luze? Sekulako lana egin gendun han. Hola, geo behintzat hasi giñen Uranganen lanen, obran.
Ta ni hasi nintzenen, hoi lanoi bukatzen gendunen, ateratzen gendun jornala dezentea: hamahiru duro, hamabi, hamar. Segun zenbat bagoi betetzen giñun, sei lagunen arten partitu ta han. [Ordun kontua] hasi giñen gero enpresan, zeran barrun, zuloa ein gendun hontan, altxa in ber zan zea fabrike, makinak jartzeko ta orduko hiru pezta ta erdi hasi nintzen ni lanean han, hiru pezta ta erdi, bai...
- Hori zan Urangan, hori zan konstrukzioan-edo, ez?
- Bai konstrukzioan.
- Eta ze ibili ziñaten iten paper fabrika?
- Bai baina gero ia bueltan dator hor barrura sartu giñen gero. Hoi obra egin gendun hoi, ez dakit zenbat arten. Hoi die ba “el año cincuenta”ko kontuk eo ez dakit, Hola ta behintzat geo lau pezta noizbait´e , lau pezta ta erdi...

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia