Berastegi (Gipuzkoa)

Gau-eskola

Gau-eskola <p>Gau-eskola herrian bertan ikasten zuen, udaletxean. Egunez umeekin egoten zen maisuak ematen zien klase. Jende ugari joaten zen gau-eskolara. Han gehixeago ikasi zuten. Ez du gogoratzen maisuaren izena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gau-eskola herrian bertan ikasten zuen, udaletxean. Egunez umeekin egoten zen maisuak ematen zien klase. Jende ugari joaten zen gau-eskolara. Han gehixeago ikasi zuten. Ez du gogoratzen maisuaren izena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gabeko eskolan hemen herrian bertan?
- Bai, bai, herrin bertan, bai.
- [EMAKUMEA] Udaletxen.
- Bai, bai, eskola egunez ematen zuen tokin bertan udaletxen.
- Eta hor maisua beti berdiña euki zendun edo?
- Zean zegona, egunez zegoena, egunez zegon maisue, umekin ta zegoan maisuek gaben ematen zun, harek ematen zun. Negu parten ematen zun e? Negun ba ez dakit zenbat hillebete, bost hillebete eo, sei eo, zean ematen ziun […]. Ordun egunez ez baizan, gutxi joaten giñen, jende guztik lan ein behar izaten gendun. Mutil koskorrak ez zian oain bezela libratzen, batea ta bestea dana lanea. Ta horrengatik, badakizu, gaben ya lana librexeo nola izaten baitzan. Gaben koadrilla handia ibiltzen giñen e! Mutillek hamasei ta hamazazpi ta hemezortzi urte ia soldadu joan arteko mutillek izaten zien ta.
- Koadrilla orduan?
- Bai, ordun.
- Ta hor ya gehitxoago ikasi zenduten ez? Ya gau eskolan.
- Bai, gabeko eskola.
- Ze ikasten zenduen, matematika edo?
- Denatatiken zeozer, eskribitzen ta leetzen ta zeozer beñipin pixkat kontuk ateratzen ta hola zeozer, bai.
- Zein zan maisua edo zein…?
- [EMAKUMEA] Ez al zea akordatzen zer zun izena maisuk?
- Uf, ez, ez, ya memoria asko joan zait nei, ya oso memoria bajatzen ari zait.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia