Familia osatzeko garaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasi zenean, 9-10 urte zituen. 11 urterekin hasi zen eskolan. Seme bakarra zenez, arreta handia ematen zioten. Bere emaztea nola ezagutu zuen azaltzen du. 33 urterekin ezkondu zen.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 15a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: BRS-002/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Asike ni gerra hasi zenen nittun ee… zazpi urte. Ta geo, ez jaio nintzenen zazpi urte, geo gerra hasi zunen nittun ee… beatzi urte, beatzi-hamar urte, “tres años más, siete que tenia y tres”, zazpi ta hiru, hamar urte. Ta geo hamikatan, hamika urte nittunen kolejioan sartu nindduen. Ni seme bakarra nintzen ta…
- Orduan hasi ziñan lehenbizikoz eskolan?
- Bai, bai, hemen ibiltzen nintzen e? Baiño, nei seme bakarra nintzen ta jaiotza ezkero ya niñera’re ba nun, niñera nun, bai. Nere aitte Frantzin eondue zan ta oso berandu ezkondue zan “calculo yo que tendria los 47 años, el padre”
- Zu jaio ziñanean?
- Ni jaio nintzenen. Ta ama, berriz, izango zittun “los cuarenta y cuatro o cuarenta y cinco o asi”, asike txiripatikan jaioa naiz ni, txiripatikan. Ta geo, klaro, ordun esnerik eta ez zan izaten, ta joaten nintzenian horko baserri batera eamaten nindduen, amona haundi bat zan hue ta geo haren alabakin ezkondu nintzen. Ta hara joaten nintzen esnea edatea, ta “en fin” geo haren alabakin ezkondu nintzen “al cabo del tiempo”, ni’re oso goiz ez bainintzen ezkondu. “Y yo” ezkondu nintzen nittula, zenbat urte nittun nik ordun? Urte nittun ur… zea “mil novecientos”, jesukristok bezela, e mil…
- Hogeita hamahiru urtekin.
- Hogeita hamahiru urtekin.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!