Umetako jolasak: "amatan", panpinak, pilotak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-045-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako ibilerak; jolasak. "Amatan" nola egiten zuten; panpinak. Pilotak nola egiten zituzten. Amak artilearekin haria egiten zuen eta aitak larruzko abarkak.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: BEA-045/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Hiztuna 3: Ta, esateako, por ejenplo gu juten giñen goizen eskolaa juten giñenen, goizen juten giñen eta egurdin, urruti nola zan, geatzen giñen lehengusun etxeen bazkaltzen. Eta geo denboa asko geatzen zitzaigun guri. Bueno! Laiste jaten gendun guk jan beharrekoa ta seittun libre. Ta amatan jolasten ibiltzen baldin bagiñen, eantzi jertseek eta holako zea bat barrun sartu —arbie o lo ke sea—.
- Hiztuna 1: Bai, muñekak eitten…
- Hiztuna 3: Gaiñetik jertse batekin tapau, bestekin zeau eta muñekea seittun eitten gendun geen kasaka.
- Hiztuna 1: Eta pelotak´e bai, pelotak´e geok eitten giñuzten. Trapue jarri aurrena, gero etxen billatzen giñutzen artille… Garai hartan gure amak… Pentsau zazu, gure amak eitten zon harie, osea, artilleekin…
- Hiztuna 2: Ni inda neon, e, harie, e?
- Hiztuna 1: Harie beak eitten zon, zeatik gure etxen danak zien… Eta gero eitten zittun galtzerdik.
- Hiztuna 2: Jersek´e…
- Hiztuna 1: Baita. Eta nere aitte zanak, berriz, abarkak eitten zittun. Narrukin beak eitten zittun harek guetzako abarkak.
- Hiztuna 2: Ganadun narrukin.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!