Beasain (Gipuzkoa)

Beasaingo garai bateko hizkera galtzen ari da

Beasaingo garai bateko hizkera galtzen ari da Beasaingo euskara. Euskara galduz joan da; hitz asko galdu egin dira. "Betiko gaitze, ahaztu". Baserri inguruko hitz asko galduz doaz, batez ere erabiltzen ez direlako. Zaharren hizkera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-039-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beasaingo euskara. Euskara galduz joan da; hitz asko galdu egin dira. "Betiko gaitze, ahaztu". Baserri inguruko hitz asko galduz doaz, batez ere erabiltzen ez direlako. Zaharren hizkera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskerea, lehengo euskerea dana galdu in da ya.
- Bai?
- Lehengo jendek beste euskera ta errexago ta eitten zuen egunero ibiltzen zittuztelako. Ta ze esango noke… ba, ahaztu ein die hitz asko lehen ibiltzen zienak. Betiko gaitze: ahaztu. Baserriko erreminta izenak bakar-bakarrik´e danak ahaztu ein die. Gurdiik eamaten zitun trastek: eutsaga, kurtolak, ezpatak… hoik danak, danak ahazten ai die. Gaiñagea… ta holako gauzak danak ahazten ai die ta hitzek´e bai. Lehen baserri ingurun beti hitz horik ibili itten zien ta kalea junda´re bai esne kontue ta dana. Oain danak galtzen… galdu in die, ez da ibiltzen ta. Kito. Ta konbersazion´e galdu eitten die, nola ez dan ibiltzen.
- Ta berba konkretoetaz gain, askotan, ez dakit, espresioak edo… Ez? Esamolde asko lehenao erabiltzen zirenak eta orain ya gazteok, ba, ez ditugunak ezagutzen edo…
- Bai, oain hori atatzea ez da hain errexa.
- Orduan, aldaketa haundia somatzen duzu?
- Puf! Ikaragarria, ikaragarria. Ta geok´e ahazten ai gea, ya burue´re txarra daukuu ta horreatio esaten dizut hau ein balitz´e oain hogei urte… puf! O hamabost. Nik ikusten det hizkera hura ahaztu ein dala. Ahaztu o utzi. Beste gauza batzuk, beste modu batzuk ikusten die bai telebistan, bai radion ta, hitzak jun ein die ta konbersazio hura ere bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia