Baserriaren egitura; sukaldea, ukuilua, logelak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-027-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BEA-027/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Eta baserria zelakoa zen? Sukaldea eta beheko sua edo…
- Beheko sue. Han ez dao oaindio txapaik, e? Ekonomikaik ez dao han. Beheko sue.
- Eta beheko sua zuk nun ezautu zenun, bazter batean edo erdian?
- Eskiñan. Ez, eskiña baten, baztarren. Baztarren, etxen baztarren.
- Tximiniarekin edo…?
- Tximinikin.
- Hiztuna 2: Hau bezela, o hola, […] baztartxo…
- Frigorifikoa daon bezelaxe pareta kantoian, kantoie itten don pareten dao sue han oaindio. Ba, hala zan. Ni aspaldi ez naiz jun, e? Gero ya, ba, beheko sue ta butano, baiño han txapaik ez do iñok ezautu.
- Hiztuna 2: Han ekonomika…
- Ez, ekonomikaik ez du iñok ezautu.
- Eta, orduan, sukaldean eta, ba, ez dakit, baba-lapikoak eta…
- Beheko suun! Parrillan. Neskamea esaten zien burnizko katxarroa txintxilika ta han jarrita o bestela beheran, brasea ein ta brasen ondon egosi […] babarrunak-eta egosita. Beheko suun. Bestela neskamea esaten zioen katxarro bat izaten zan, hola, ba, butanon katxarro hoitako bat kirtenakin. Hura gelatza esaten ziuen gero goien txintxilika [egoten] zana. Txintxilika jarri ta han o bestela beheran brasatan e(g)osten zien.
- Eta labaren bat bazegoen horrelako txaparen bat, burdiñazko txaparen bat edo bertan beheko suaren atzekalden?
- Zean, bai, aurreko kantoneran paeta ez erretzeko ta gero azpin beste txapa koskor bat. Geo bestea, nola esaten zien? Suun bueltan brasea ez zabaltzeko hola angulo ein ta bi burni… bi burni hola ta gero angulon alkarri akoplatzen ziela hautse kanpoa ez etaatzeko, surtako hautse.
- Eta horrek ze izen zun?
- Ez dakit nola esaten zien horiri… Su-burnik uste det esaten ziela, sutan nola egoten zien. Su-burnik uste det esaten ziela.
- Oseake, sukaldea horrelakoa.
- Bai.
- Eta gero logelak edo habitazioak…
- Logelak goien. Sukaldea beheran, gero pasillo bat eta ganaruuk, ikuillue ta sukaldea beheran. Ta gero goien habitaziok goien.
- Eta ikuillua sukaldera begira? Ganauak sukaldera begira?
- Bai. Pasillo bat, sukaldeko atea ta pasillo bat ta ganau-ganbelak dana zeakin, atekin, ean atekin, janak aurrea botatzeko.
- Esan duzu ganbelak? Zer dia ganbelak?
- Bai, ganau-askak. Eta geo atea jartzen zieten hai(ri) bestela jan dana botatzen zizuen sukaldeako pasilloa. Ta ganbelak. Gero atek hairi jarri ta hala zien han.
- Ganauentzat, janaria emoteko bazenuten horrelako ontziren bat edo gero goikaldean uzten zana?
- Ez. Atzekalden zulo bat ein, ate bat ein, eta handik bota eta atzekalden, ean aurrekalden, ikuillun, askak. Ta han lotuta egoten zien. Atze-zulotio askaa bota.
- Eta horri zelan esaten zenioten “aska-aurrea” edo?
- Askak, ganaun askak.
- Eta aurrekaldeari?
- Pasilloa. Aurrekaldea pasilloa.
- Hiztuna 2: Bai, aska-aurrek garai hartan…
- Aska-aurrek.
- Hiztuna 2: … garai hartan.
- Eta habitazioetan koltxoiak-eta nolakoak ziren zure akorduan?
- A, illezkok.
- Ardi-illezkok?
- Ardi-illezkok han. Han oain´e hala egongo die. Pentsatzen det hala egongo diela, e? Ez dakit, ni ez naiz juten oain… Oain´e hala egongo die han. […] koltxoiak illezkok.
- Eta aurreragoko koltxoiak nolakoak ziren edo? Beti ardi-illezkok ezautu dituzu zuk?
- Nik bai, beti.
- Artoarekin egindakoak ez?
- Artokin indako koltxoiak? A, bai, e?
- Artoaren…
- Bai, bai, txorrokakin, artoon buruko hostookin. Arto-txorrokea esaten dioe horri, arto-txorrokekin eindakok.
- Arto-txorrokea?
- Arto-txorrokea esaten dioe. Artaburuk eukitzen don gaiñeko lasto horri arto-txorrokea esaten dioe.
- Orduan, horrekin egindako koltxoirik ez dezu ezautu?
- Ez, nik ez det ezautu, nik illezkok ezautu dittut beti.
- Eta ehunezko erroparik edo? Bertan habitaziotan edo…?
- Ez, hola… Bueno…
- Sobrekama edo horrelakoak…?
- Han ez zeon. Han, bakizu, zuk etxe hura erre zanen danak erre zien ta gero ya… Ta ni etxea erre zanen ttikie nitzen. Hamahiru urte o… Hamahiru urte ez dakit eukiko nittun. Bai, hamahiru-hamalau urte, ze hamar urtekin jun nitzen neskame ta bi urte pasak in nittun. Geo ya aspertu nitzen etxeako ta gero etxea etorri ta etxea erre zan. Hamahiru urte ez neuzken ta nik orduko akuerdoa ez dauket hola detaille danak…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!