Beasain (Gipuzkoa)

Garai bateko baserritar asko maizterrak

Garai bateko baserritar asko maizterrak Garai bateko kontuak. Baserritar asko maizter bezala bizi ziren. Etxeren bat hustutzen zenean, batetik bestera mugitzen ziren. Aitona Olazar baserrian jaiotakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai bateko kontuak. Baserritar asko maizter bezala bizi ziren. Etxeren bat hustutzen zenean, batetik bestera mugitzen ziren. Aitona Olazar baserrian jaiotakoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Joxe Migel: Ba, Beasaiñen ta Gipuzkoa ta Bizkain maiztar-etxek zien maiorie, gehientsonak. Eta, bueno, garai hartan baserritarra maiztar zeona ibiltzen zan “Ataunen holako tokitan etxea hustu ein emen da eta hau baiño hobea da ta” hartu trasteek gurdiin eta juten zien Atauna bizi izatea. Hangoa jungo zan igual o Zaldibia o beste toki batea. Hemen nee aittona zana jaiota zan Olazarren eta hemengok´e alde ein beste toki batea eta hua baiño hobea zala hau eta honea bildu zien. Hartu gurdiin traste zaharrak eta behiek atzetio eta honea bizi izatea. Danak hola ibiltzen zien garai hartan, bateti bestea.
- Batetik bestera… Danak maizterrak?
- J. M.: Hua´re tristea izango zan, e? E? Laiak eta atxurrek hartu gurdiin ta gaiñantzen ze izango zan? Ohi zaharren bat edo traste bat eta… ibiltzen zien. Ba, bai, ibiltzen emen zien.
- Oiarbide: Gure etxen oaindio laiak badare.
- J. M.: Guren´e bazien, baiño puo! puskauta ta zea…
- O: Ta aurreko baten ikusi gendun fotografi bat Seguran laian nola ai zien lurrei buelta ematen.
- J.M.: Bai, bai, bai…
- O: Gure etxen´e bazerek ba oaindio laiak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia