Beasain (Gipuzkoa)

Baserriko lanak: lurreta, garia, artoa, babarrun-biltzea...

Baserriko lanak: lurreta, garia, artoa, babarrun-biltzea... Umetako, gaztetako kontuak. Baserriko lanak: sorobarrena, lurreta. Soroak landu egiten ziren: garia, artoa... Babarrun-biltzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-016-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako, gaztetako kontuak. Baserriko lanak: sorobarrena, lurreta. Soroak landu egiten ziren: garia, artoa... Babarrun-biltzea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta garai baten zu… gaztetan…
- Bai, hemen dana irikin ta…
- … auzoko giroa ta… baserri guztietako umeak elkarrekin ibiltzen ziñeten edo…?
- Bai, bai. Ta gu… ni gaztetan hasitakoa naiz lanen. Ta sorook… dana soro ibiltzen zan ordun: garie, artoa… dana ibiltzen zan. Ta geo eitten zan soro-barrena, beti lurre eroitzen zan barrenea ta lurketea esaten zitzaion. Saskika, auzokoi danai deittu ta aldiko bakoitzeti bat juten zan ta bizkarren lurre kargatzen zuen batzuk sestoa ta kanbiatuz, bata bestei emanez. Ta ni, ba… ordun´e soroa jun ein behar, ba, ta aittek esan zin: “Ni jungo naiz nekau eingo zea zu ta” ta “Ez, ez. Ni oain jun behar det”. Bizkarren kriston babea ataa zitzaten saskikin, ta deseatzen jun zitzaten garaien. Geo gazta ta ogie eo ematen zoen atsalde-erdi ingurun, usarioa hala izaten zan ta. Ta aitte jun zitzaten garaien, enee, esan´e in non: “Ni ez nauk berriz jungo hola [boluntadekin] lurketaa”. Lurketak eitten zien; baten “Bueno, gaur holako lekutan lurketea emen dao. Bihar beste leku baten…”. Ta arto-sartzek eta hola´re bai, e? Artoa-ta eskuz sartzen zan orduun, ta “Bueno, gaur holakok banetuta jarrita emen dauke lurre ta gaur han artoa sartu behar da” ta danak alkarri launtzen. Eskuz sartzen zana, bakizu, urrie geatzen zan. Ta holaxe batea ta bestea. Bueno…!
- Alaba: Geo […] gari-jotzek, garie…
- Garie´re bai.
- Alaba: Hemen ni gariikin akordatzen naiz.
- Bai.
- Alaba: Makinea…
- Garie ebaitzen aurrena ittaiekin ebaitzen zan. Ta guk hemen, ba, hamalaun bat lagun edo bai, baiño dana etxeko parientetakok etortzen zien. Ta beheti etortzen zienak Seferina ta Kandido ta…
- Alaba: Esnezalek.
- Esne… Bai.
- Alaba: Baiño launtzea etortzen zien.
- Laun…
- Alaba: Alabesak o etorri sobra´re garai baten ta eak´e geo eaman [eitten] zuen jana eantzako haik´e… ta, ordun, etorri launtzea ta gero jeneroa eaman eak. […] Ohitturea…
- Bai. Ta babarrun-biltzea ta askotan etortzen zitzaten nei hua, emakuma hua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia