Beasain (Gipuzkoa)

Arteta baserriko erromeria; dantza eginez gero kongregaziotik kanpora

Arteta baserriko erromeria; dantza eginez gero kongregaziotik kanpora <p>Usurbeko erromeria. Auzoko jaiak. Arteta baserrian egiten zen erromeria. Dantza-soltea egin behar izaten zen; lotua debekatuta zegoen. <em>Hijas de Mar&iacute;a</em> kongregaziokoak zaintzen ibiltzen ziren. Kongregaziora zenbat urterekin sartzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Usurbeko erromeria. Auzoko jaiak. Arteta baserrian egiten zen erromeria. Dantza-soltea egin behar izaten zen; lotua debekatuta zegoen. Hijas de María kongregaziokoak zaintzen ibiltzen ziren. Kongregaziora zenbat urterekin sartzen ziren.

Transkripzioa

- Alaba: … Guk ez gendun ezautu. Beste basarri baten, Arteta…
- Hemen goien basarri baten, ba, gazte-jende asko zeon. Eta hemen Gariñeneko hortan bizi zan Joan Joxe eo… soiñue jotzen zoon. Ta bee bizkarren soiñue zola juten zan baserri hortaa. Ta gu gazte asko. Ta horti bakarrik ez, hemen beheti´re etortzen zien ta.
- Alaba: Kaletik juten emen zien…
- Bai, kaleti. Ta geo, zea, esto… baltseon ez zeon eitteik, libre bakarrik. Galazi eitten zoen. Ta etortzen zien beheti Marian alabak ziela o… Gu´re, bakizu, arten gazteek eta…
- Alaba: “Hijas de María”.
- “Hijas de María”. Ta kongregazioti botako giñutzela hor baltseon eitten baldin bazan. Eta etortzen zien hiru o lau neska beheti, ba, ikustea baltseon eitten zon iñok o… Baiño jenealen sueltokoa jotzen zon. Oso soiñujole ona zan.
- Orduan, lau neska etortzen ziren zaintzera?
- Bai, kaleti, zea, “Hijas de María”, baiño buru zerenak, haundiik, gradu gehio zeukenak. Ta ez gendun… gu ez giñuzten behintzet bota kongregaziotio; igualtsu ibili giñen. Hamalaun bat urte eo hola neuzkela nik. Ia zenbat urte dien.
- Kongregazioan ze sartzen zen…?
- Kongregazioa?
- … komunioa egin eta gero, ez?
- Bai, bai. Hamabi… hamar urtekin guk ein [gendun] jaunartzea ta ya kongregazion sartuta genduken. “Hijas de María”-n medallea izaten gendun, gaiñea, komunioa hartzera juteko ta. Kategori haundie izaten zan, e? Orduun, garai hartan, elizan? Bueno! Ta, esaten dizut jendea… bueno! Izaten zan hor asko! Ta, hola, ardi garaien ta, ordun, mondejuk-eta itten zittuen ta afaltzen-ta jendea izaten zan. Izeba-osabak giñutzen guk hoik, hor basarri hortakok. Osaba hil zan ta izeba, ta nee edadekoa zeuken semea ta geo bestek gaztegok. Baiño kanpoti launtzea juten zitzaion, hola, ardie hiltzen zuenen ta mondejuk partittu ta eitteko jendei. Bai, hola, hor´e. Bizimodue… Ba! Gaztetakoa, bakizu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia