Beasain (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak Umetako jolasak: kanikak; tortolosak. Zibarekin ere jolasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-012-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak: kanikak; tortolosak. Zibarekin ere jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta umetan zetara jolasten zenduten? Bai, baserrian, auzoan…
- Jolasen?
- … edo eskolan.
- Kanikatan. Eta tabak. Bueno, tabak´e bai, tabak´e. Eta gero, kanikatan, txuloa ein ta kanikak bota ta hola sartzen.
- Bertara zulotxora…
- Akordatzen naiz urte baten, eo… eun baten, bagijozten behetik gora —baakizu, esan det, ba, kamiñoik ez gendukela; baso-bidea— eta han goien geldittu gea [Muazpiko] Paulakin. Kanikatan ein behar gendula, hantxe txulo hartantxe, kanikatan ein behar gendula. Eta hasarrau zan erabat, e? Gero nik irabazi nion…! Eta “se enfadó del todo”.
- Bai, e?
- Oandio akordatzen da! Irunen bizi da, e? Irunen bizi da ta iñoiz eon naiz geo, gaiñea, kintakok gea eta hemen egin gendun bat, bazkari bat, hola, kintakok. Ba, ordun etorri zan ta esaten zon: “Ai, ai, Maria, akordatzen nitxon, bai, akordatzen nitxon ze tranpa ein heianan basozelaien”.
- Eta kanikatan eta gero tabatan…
- Tabatan´e bai.
- Eta gogoan duzu tabatan zelan jolasten zen? Kanturen bat edo…?
- Tabatan…
- Zerbait…
- Ya ahaztuta nao tabak nola zien. Baiño beste bat zan, beste bat zan… ziban bai. Ziba [hori].
- Sokarekin…
- Sokan bildu ta “ddsss” bota.
- Diabolon?
- Ez, hortan ez. Este, beste bat zan, este… aber, nola dan hura?
- Alaba: Sokasalton?
- Txirikilla…?
- Ez, makilla bat, edo txotxak. Holako… puntak txorroxtuta. Eta beste palekin hola jo behar zan ta asaltatzen zan ta ordun bota in behar zendun. Beakin hartu behar zendun. Hola jo punttan, saltau eitten zan eta palekin hartu ta bota behar zendun besteana. Holako gauzak.
- Eta kanikak erositakoak edo…
- Bai.
- … zuek egindakoak?
- Ez, ez, erositakok, kristalezkook ta lurrezkook´e bai. Kristalezkok […], ia dana erositakoa.
- Eta tabak bertan etxean…
- Bai, arkumek…
- […]
- Hori da, ordun jasota… Jaso ta gero, gaiñea, batzuk eukitzen zittuen oso dotore, esmaltekin…
- Margotuta.
- … margotuta. Oso dotore.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia