Beasain (Gipuzkoa)

Logelak; artilezko koltxoiak

Logelak; artilezko koltxoiak Logelak nolakoak ziren. Koltxoiak, artilezkoak. Artzainei erosten zitzaien artilea eta etxean garbitzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Logelak nolakoak ziren. Koltxoiak, artilezkoak. Artzainei erosten zitzaien artilea eta etxean garbitzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta habitazioak esan dezu… Nolakoak edo…?
- Ba, bi ohikok, habitaziok bi ohikok, haundik ta gaiñea asko. E?
- Alaba: Bai, bai.
- Este…
- Eta oheak altuak edo…?
- Normalak, oso normalak, oain bezelaxe. Eta gure aitte eta amak zeuken, este… bat haundie eta beste bat txikigoa. Bat “uno veinte” ez dakit aillako zan, “uno quince” o hola. “Uno veinte” igual. Eta bestea “uno cinco” o “noventa”. Bai, […] aittena ta amak umekin egoteko, bularra emateko ta…
- Alaba: Haundigoa.
- Haundigoa.
- Eta koltxoiak eta orduan nolakoak…?
- Illezkok. Ta ordun illea e(r)osi itten zan, artzaiei. Ta eitten zan ekarri, errekan garbittu, jaboiakin-ta jabondu eta gero jo eitten zan.
- Alaba: Makillaz…
- Makillakin, hagakin.
- Eta hori zenbatero? Urtean behin, hillean behin…?
- Ez, ez, behin, behin, hori behin. Koltxoiak ein behar zoen garaien. Nik ezkondu nitzeneako holaxe in nittun. Holaxe in nittun.
- Orduan, artillea garbitu ta…
- Zenbat kotxe da(b)illen gaur hemen…?
- Alaba: Ez preokupatu horrekin…
- Eske nola nere familie hor daon, ba… preokupau eitten naiz. Bueno, aber…
- Orduan, koltxoiak hori: artillezkok…
- Bai, illezkok. Este… ni ezkondu nintzenen, zeiñi e(r)osi giñon illea, ardi-illea? Ez naiz akordatzen zeiñi e(r)osi giñon… Eta etxea ekarri, errekan aska haundie zeon eta etxe ondon´e bai askea, etxe ondon uste det beratzen euki nittula jaboiakin illek. Gero, ondo jabondu eta gero sekatzen alanbren. Eta gero makillekin, esan deuna, jo ta harrotu ta holaxe eitten zan.
- Eta koltxoia gero, lantzean behin, harrotu egiten zen, illea atera edo…?
- Zer?
- Alaba: Zenbat? Bi urten behin itten zendun zuk gutxiñez hori, etxen behintzat.
- Bai, bai, bi urten behin hola berrittu illea.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia