Beasain (Gipuzkoa)

Kamineroen lana; tresnak eta oinetakoak

Kamineroen lana; tresnak eta oinetakoak <p>Aitaren lanbidearen inguruko azalpenak. Lan gehiena eskuz egiten zen; erabiltzen zituzten tresnak: aitzurra; "pisoia". Oinetakoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitaren lanbidearen inguruko azalpenak. Lan gehiena eskuz egiten zen; erabiltzen zituzten tresnak: aitzurra; "pisoia". Oinetakoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitak bakarrik egiten zuen lan edo…?
- Bakarrik eta beste batzutan koadrilla haundi bat igual danak batea. Nola… nagusiek nola agintzen zien.
- Lehen esan duzu bazterrak garbitu eta…?
- Bai, bai. Gu bizi giñen etxetik zeukan harek han… etxe aurre hartan hasi ta bee jakiñeko bidea zeukan kargu hartzeko. Ta beste kamiñerok´e bai. Orduun, garai hartan, danak hola. Gero hori denborakin galdu ein zan, ta gero beste modu batea: danak pillan ta danak alkarrekin ta hola gero. Gero kamiñok´e hobeto, hobetogo, ta lan gehio ta…
- Matximentatik (Matxinbentatik) kanpo ere lan egin zun…?
- Bai, aittak bai, ibiltzen zan.
- Kamiñero lana egiten… Ta ze tresna erabiltzen zituen orduan?
- Ze lanak?
- Ze tresna erabiltzen zituen edo…?
- A! Tresnak… Ba, tresnak ibiltzen zituen atxurra, atxurrak zabal-zabalak ta beste batzuk izaten zittuen rastrillok, harriya zea eiteko ta. Eta gero harriya… kamiñon bota harriya ta zapaldu ein ber zan ta “pisoia” esaten ziyuen, “pisoia”. Pisu haundiya zaukan tresna bat.
- Guzti-guztia eskuz egiten zuten, ez?
- Hori danak garai hartan. Oain ez dao holako [beharrik]. Baiño nola juten dan gauza, e? Garai hartan hala ta oain, oain daon adelanto hau ikusi… bueno! Nola juten dan.
- Orduan. Lan gogorra izango zen, ez?
- Bai, gogorra. Bueno, zortzi ordu pasatzen zituen kamiñon ta…
- Eta neguan ere…?
- Neguan´e bai.
- Bidea zaindu behar.
- Ta geo neguako ematen zizten sirak eta holako gauzak. Diputaziok ematen zien.
- Oinetakoak…?
- Baita. Botak, botak, azpin danak giltzekin, giltzak sartuta. Tatxuelak o esaten ziuen. Botak holakok izaten zien.
- Ordun, gaiñera, neguak gogorrak izaten ziren, ez?
- Gogorrak, bai. Horik izaten zien, jenealen, kamiñon laneako ta, gogorrak izateatik.
- Bai, tatxueladun botak…
- Bai, gogorrak.
- Lan guztia, orduan, eskuz egiten zuten eta…?
- Bai, eskuz gauza asko, atxurrakin. Atxurrak zian, batzuk estugoak, besteak zabalak eta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia