Beasain (Gipuzkoa)

Maisu erdalduna eta beraiek hitzik ez erdaraz

Maisu erdalduna eta beraiek hitzik ez erdaraz Eskola kontuak. Doktrinaren garrantzia. Matxinbentan izan zuten maisua euskalduna zen. Gerora maisu erdalduna izan zuten. Umeek erdaraz hitz bat bera ere ez zekiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola kontuak. Doktrinaren garrantzia. Matxinbentan izan zuten maisua euskalduna zen. Gerora maisu erdalduna izan zuten. Umeek erdaraz hitz bat bera ere ez zekiten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola kontuak aipatu dituzu lehen, dotriña eta…
- Dotriña?
- Dotriña asko ikasi zenutela, ez?
- Dotriña dana ikasi gendun guk, asko baiño asko. Jesus! Ikaragarri!
- Dotriña nork ematen zuen abadeak edo irakasleak?
- Dotriñaako? Apaiza, herriko apaiza dotriñaako.
- Eta eskola, eskolako irakaslea?
- Eskolaako maixu bat.
- Eta bertakoa zen?
- Ni hasi nitzan sei urtekin eta ordun Matxinbentan zeon maixue euskalduna zan. Azpeitin bizi zan ta Azpeititik etortzen zan e(g)unero Matxinbentaa. [Familikin] bizi zan eta izatez Matxinbentakoa zan hue. Eta bizi zan Azpeitin. Eta ni eskolaa hasi harekin eta oso denbora gutxi barru jubilatu ein zan. Gero etorri zan kastellano bat Ceutakua edo Afrikako… ez dakit nik nungua, kastellanoa. Harek ein zitun bost urte Matxinbentan.
- Eta aldaketa haundia, ez, somatuko zenuten?
- Ez genekiun hitz bat erderaz guk ordun. Matxinbentan ez zeon ume bat erderaz zekiñik, “Sí”… Ez “sí” ta ez “no”. Ez genekiun ze esan nahi zuen. Guk pasa giñuzen orduun! Nei [gauzak] akordatzen zaitzit, ta oain baleo hue, e, ez dakit ze eingo nioken.
- Azpeitiko edo Matxinbentakoa zen…
- Matxinbentara etorri zan maisu harek.
- Matxinbentakoa zen maisua… nola zuen izena?
- Zenek?
- Hasierako irakaslea, maisua…
- Maixua?
- Azpeitikoa edo Matxinbentakoa zena…
- Matxinbentakoa, haserakua? Ez, hori zan kastellanoa, esan det, gero etorritako…
- Baiña hasieran izan zenuna?
- Hasierakoa zan Matxinbentatik Azpeitira ezkondu ta han bizi zan.
- Eta haren izena gogoan duzu?
- Haren izena zan Inazio Mari. Eta hue etortzen zan Azpeititik Matxinbentaa.
- Eta eskola, orduan, euskeraz ematen zuen?
- Harek dana euskeraz.
- Dana euskeraz?
- Dana euskeraz. Eta beste maisue etorri zanen, hitz bat ez genekiun guk. Ezta hitz bat´e! Guk hartu giñuzen palizak! Ta zergatik, ta erderaz ez genekiulako.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia