"Harrapaketan", "poteketan" edo sokasaltoan jolasten ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Matxinbenta
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 27a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: BEA-008/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ze jolas egiten zenituzten orduan?
- Buo! Guk neskak [jeneralien] egiten gendun este… sokakin., soka-salto ta holako gauzak eiten giñuzen.
- Aponak edo tortolosak edo…?
- Bai, holakok´e bai.
- Eta gero mutillekin batera…
- Mutillek asko eiten zuen pelotan ta hola.
- Harrapatzen edo…?
- Bai, harrapatzen´e bai.
- Baita…
- “Harrapaketan” esaten giñon.
- Harrapaketan. Eta beste jolasik gogoratzen duzu?
- Bai! Asko izango zien. Oain ez dauzkat nik danak gogon, baiño…
- Urte sasoi bakoitzean jolas bat…
- Poteketan´e esaten gendun, poteketan.
- Eta ze jolas zen hori?
- Hori zan: pote bat hartu ta toki baten ipiñi, eta bat pote harekin. Ta beste danak, ta beste gaiñantzeko danak, gorde, izkutau. Eta potea zeukan harek billatu in behar zon hua. Eta billatutakuan, azkar jun ta poteakin han jo in behar zun. Eta, bestela, bestiek harrapatzen bazittun aurretik, ba, berriz´e harek segi in ber. Hola.
- Eta garizuman ze jolas egiten zenituzten orduan?
- Garizuman´e guk aparteko jolasik ez gendun eiten. Elizaa ordun asko. Bueno, hoixe! Dotriña ta… bueno! Dotriñak-eta ikasi giñuzen guk ondo!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!