"Guía del artesano", idazkera-estiloen liburua
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:03:11
- Erref: BEA-006/014
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala
Transkripzioa
- Apaizarekin dotriña ikasten zenuten…?
- Dotriñea, bai. Dotriñea´re ia gu baiño lehentxeo aldatu zan. Lehenao “dotriñea” zan eta geo “kristau ikasbidea”. Guk ikasi gendun “Kristau ikasbidea”.
- Eta liburuska berdiña…?
- Liburuska berdintsue. Ez dakit etxeen eongo dan… igual… igual galdu izango die. Eskolan ikasten gendun beste liburu bat, pozik ikusiko nukena, “Guía del arte sano” izenekoa.
- “Guía del arte sano”?
- “Guía del arte sano”, hoi zon izena.
- Eta zer ikasten zen…?
- Eta zan dana eskuidatzittako kartak, eskutitzak, “vamos”, kartak, eskuidatzittakok. Nahiko… redondilla antzeko zeakin eta abar.
- Bai. Eta, gaiñera, aurreko baten esan zenidan —hemen gordeta izango dut…—, letra-tipo berezi bat, ez? Eta, gaiñera, ze…?
- Aizkenen, bukaera: “Su seguro servidor que besa su mano”, dana maiuskulakin.
- Horrelako…
- Bai, bai. Letra inglesa esaten zioen horri, ez dakit… Orduun hala esaten zitzaion, oain ez dakit ze esaten dien. Baiño zien kartak sozidaden zea guzittakok, batzuk been “vuecencia”. “Vuecencia” zan, ba, osea, militarran, ejerziton…
- Bai, tratamendu…
- Bai, “de coronel pa´ arriba, vuecencia”. Eta gero zeantzako, este… o(b)ispontzako bat: “reverendísimo”, “reverendo”, “su santidad”…
- Mailla desberdiñak, ez?
- Been maillakin eta abar. Oain, bukatzeko beti berdin: “S.S.S.Q.B.S.M”…
- “Q”…
- Osea, “su seguro servidor que besa su mano”. Eta ez dakit, liburu hoi pozik ikusiko nuke. Ez dakit nun eon leiken, baiño zaille iruitzen zat billatzen. Eta, lehen esan deana, zien, ba, neska-mutillen arteko zeak, kartak eo fabore haundi bat eskatuz sozidade altuko batzuri, ta bakoitzei been… “de usted”, “de vuecencia”, “de usía”… hoik danak aurkitzen zien karta hortan edo… liburu hortan. Ta ez dakit ze in zuen liburu haik, galdu in zien, nunbait. Baiño ez zendun iñoiz aittu, e?
- Ez…
- “Guía del arte sano”.
- Ez. Bueno, lehengo egunean esan zenidanean, baiña bestela ez.
- Holaxe, bueno.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!