Beasain (Gipuzkoa)

"Kristo errege" abestia

"Kristo errege" abestia Sabino Aranaren kutsua zuen "Kristo errege" abestia kantatzen du

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sabino Aranaren kutsua zuen "Kristo errege" abestia kantatzen du

Transkripzioa

- Gero esan zenidan abestiak ere ikasten zenituztela, ez?
- Abestiak eskolan? Bai.
- Dotriñarekin batera edo…
- Bai, dotriñakin-ta eliz-abestik? Buuf! Asko, asko!
- Eta, gaiñera, bat… gogoan zenun bat —oso-oso ondo kantau zenun, gaiñera— “Kristo errege” edo.
- A! “Kristo errege”-na?
- Bai.
- Euskera… Klaro, ordun zan garai bat hor Sabino Aranan… sortu zon ya garbitzaille, garbi… euskera garbi-hizketa zea hori asko eta horren kutsu pixkat zemaken garai horrek. Eta hemen apaizek eakutsi ziun Kristona hoi. Nahi baezu, abestuko dizut…
- Bai, bai, mesedez.
-
“Gure bakalduna Josu zera
zure gurutze deuna
gure ikurriñik maiteena
maiteena.
Sinismen maitea,
ez zera galduko
Kristo zaindari dezula
gaizkatu zera
Gora, gora, Josu,
gure bakalduna.”

- Ze politta…
- Polita al da?
- Bai, bai.
- Berrie o… zuretzako oso berrie; neetzako ez!
- Oso berria, bai, bai. Eta, gaiñera, igartzen da, bai, zuk esan dozuna, ez? Kutsu hori. Ba, pixkat… “Josu deuna” ta…
- “Josu” ta “bakalduna” “erregea”.
- “Erregea”, ez? Horrelako hitz…
- Oain, hoi ez gendun iñoiz abestu elizan. Eakutsi in ziun, baiño ez gendun abestu behin´e. Hoi gogon dauket. Baiño hoi ikasten aste bat, baiño pozik!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia