Auzoko eskola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola, auzoan bertan. Esteban bertara joandakoa. Irakaslea apaiza zen. Joxe Inazioren amonaren ahizpa irakaslea izan zen apaizarekin batera.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 13a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: BEA-003/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta eskolan nun ibilitakoa zara?
-Esteban: Ni? Hementxe.
- Hemen bertan?
-E: Elizen atzen lehengon esan gendun eskola txiki hartantxe. Esan nun, ba, lehengon´e? Apaize…
- Zeure irakaslea apaiza izan zen?
- E: Apaize, bai. Ta [geokoan Istaar] zana zan beste bat maestrea solterea. Ta hue…
- J.I: Maestrea uste det zala nere izoa. Nere izoa ez, nere aitten-ta izoa izan zeiken. Eta nere amonan ahizpa. Eta uste det zala mankoa o hola…
- E: Bai, zeoze harek´e bazian.
-J.I.: … beso bat fallatzen zona. Baiño eskribitzen ta leitzen-ta zekiña behintzat!
- Moldatzen zen…
-J.I.: Moldatzen zana, ta ordun, ba, dotriñea ematen ta umei zeoze erakusten ta ibiltzen zala uste det.
-E: Apaize ta…
-J.I.: Apaize ta bik.
-E: Bai. Don Kandido Arregi. Hue jarri nian, ba, nik petrillen gaiñen zeharrea […], don Kandido Arregi apaize Inixio zanan kulpaz. Harek behintzat bakarren bati han zeoze ein eo ez zekiat ta nei kriston zaplaztekoa eman zian… apaizek. Ta nik kulpaik ez. Ta “rrraa!” heldu nioan ta —mutikoa deabrua ni´re, ta— “rrraa!” petrillen gaiñen zeharreaa, ta [Arbeldiko Inaxi] ta horik kendu nitxoen, bestela petrilletik behera bo(ta)tzen diat nik apaize. Nik ez nun kulparik eta! Earra ein nun! Geo negarrez etorri nitzen ni etxea.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!