Mutriku (Gipuzkoa)

Mojen zigorrak

Mojen zigorrak <p>Mojek zigortzen zituztenean, liburuak eskuetan jarrita belauniko eta lurrari muin ematen edukitzen zituzten. Pobreak ziren umeak oso gaizki tratatzen zituzten. Eskola gutxi ikasi zuen. Amak emandako diruarekin kontuak atera ezinda gertatutako pasadizo bat kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-018-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mojek zigortzen zituztenean, liburuak eskuetan jarrita belauniko eta lurrari muin ematen edukitzen zituzten. Pobreak ziren umeak oso gaizki tratatzen zituzten. Eskola gutxi ikasi zuen. Amak emandako diruarekin kontuak atera ezinda gertatutako pasadizo bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kastigada’re belauniko lurrian jarri, beso bixak hola ipini, haura, zabal-zabalik, ipini libro haundixak eskutan hola eta balantzaka-balantzaka egoten giñan. Eta gero “ahora tienes que besar el suelo cien veces” ta hantxe, mutur danak arraskatu biharrikan. Esaten nion "guri sarnaik ez digu erten “porque Dios no ha querido”, bestela sarniak ertengo zigun guri, e. Gaiztua! Eta Egañaneko hari ta holako jende aberatsai harek “atxi!” igual katarrua ta mojak eurak atea pañelua —gure aldian garbixak eukitzen zeuen guk ez giñun eukitzen pañeloikan ere; eskuturrakin ta—, eta hartu pañeluak eta harei mokuak-eta kendu. Eta pobre jendiai kastigua, palizia… jo baiña jo eitten zigun, e! Gu eskola jun nahiezta ibiltzen giñan,eskola ihesi beti.
- Hortik Agapitonea orduan ihesi.
- Horretxeaittik ez deu guk ize ikasi eskolan, ez deu ize ikasi guk eskolan. “Sumar” ta “restar” justo-justo, ta “dividir” numero batekua, ta bea’re ahaztuta dakat. Baiña iñok ez dit izorratzen, e! Ni… Gure ama Donostia juten zan, bere aiztia ikustea juten zan Donostia, eta lagatzen zian honenbesteko bat. Goizian juten zan ta illuntzian etorri. “Aiba, Lore, honenbesteko haura, ta neri zer gastatzen dezun neri apuntatu hor, e”. Ba, igual ogixa, ba, zortzi zentimo edo hamar zentimo edo eztakit ez nai akordatzen oan zenbat baiña… ba, kuartillo bat ardau bazkaittako danontzako beste honenbeste ta igual azaburu bat honenbeste ta hola. Hasi nitzan ateatzen “honenbeste balixo deu, harek honenbeste balixo deu, honenbeste balixo deu, honenbeste dakat bueltan…” Suma haura ezin zoan ama batek atea; ezta aman semeik’e! Ezta iñok’e! Esaten noan: “hauxe da markia!”. Gure Joxe Agustin, anaixa, Ondarruan bizi zana —haura’re hil zan gizajua—, haura lihorrian ibiltzen zan guraiza fabrikan, baiña gero zakan berak obsesiua tornero ateratzeko ta, haura, zeak, libruak etxea “por correspondencia” ekarri ta estudixatzen zoan. Esan nion: “Joxe Agustin —etorri zan bazkaitta ta—, amak honenbeste diru laga ditt , honenbeste gastatu det, honenbeste dakat bueltan eta neri honek ez ditt ondo ertetzen”, “Zela ertengo dizu, Lore, honek ondo, ba? “Cinco” ta “cuatro” ta “tres” ta honek eta ondo dakazu baiña “doce” hau, “uno” hau kanpuan ipini bihar dezu,”. La letxe! Hantxe ikasi numeruak kolokatzen! Nik danak alde batera ipintzen ta aman semeik ez zauan semeik haura suma klase haura aterako zoanik!
- Bueno, mandatuakin bada ere...
- Bai, ikasi guk ein gendun, “honenbeste balixo deu ta honenbeste balixo deu ta honenbeste gastatu det ta beste horrenbeste dakat bueltan…”, ondo ertetzen zian, baiña suma klase haura amai erakusteko ez! Ene…! Guk holako… zenbat holako gauza…!

Egilea(k): Eli Egaña (Ignacio Zuloaga institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia