San Juanetako ohitura zaharrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-131-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Juan gauean erromeria egiten zen inguruko landa batean. Mutil gazteak "galtzupulla"k (azaoak) sututa, sororik soro joaten ei ziren.
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: BSR-131/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Gauze bat niri kontau ostasune... hemen San Juan gabien...
- bai, San Juan gaubien...
- Gaubien zeozer iten zan, ezta?
- Hor eitten zan. Hor landa bat egon zan, landa bat egon zan hor, hor etxe bat egon zan ta, hor landa bat egon zan ta hor eitten zan erromerixe, landan ba San Juan egunian.
- Baie zeozer esan iten zeuen gabien ezta?
- Bai.
- Horrek galtzupullagaz joan hortik...
- Horti. Mutilek. Mutil gaztiek joaten zien horti begatik, solorik solo. Zuk ezetu dozu hori? Mutilek zelan joaten zien, gurien nebak be joaten zien, ba galtzupullak hartute horti, solorik solo, solo basterre solo basterre, erreka bazterrik erreka bazter, San Juan egunien? Galtzupullakaz. Galtzupulla suegaz joaten zien.
- Ez dot ezetu nik.
- Nik ezetu dot, ni txikerra izin nintzen baie... oindo gaztik izin ziren nebak, gaztetxuek baie... joaten ziren.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!