Etxe inguruan soro handiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-130-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
28 urterekin joan zen Errekalde auzora eta bertan bizi izan da ordutik. Soro handiak ditu inguruetan, baina berak ez ei du lan handirik egiten. Errioxan alabari laguntzen dio soroko lanetan.
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: BSR-130/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Ni etorri nintzen hogeita zortzi urtegaz hona. Ta ordurik hona ez zauk kambiau ezerik e!
- Ez ezta?
- Oin pasioan ibiltzeko bai baie [...] haundie bizi ez.
- Ta hemen dekozuz soloak eta gauzek hemen dekozuz?
- Soloak hor ikusten dozun hori, buelta guzie. Han bastante urrintxu de. Soloak handixek, bihergiñek gitxi baie soloak handixek!
- Ta zuk iten dozu biherrik soloan?
- Gitxi, nik lora batzuk gobernau edo... ezebez! Erriojan iten dot bihar gehio hemen baiño.
- Bai? Etxea dekozuz...
- Han zera... alabak dauz han, soloan eureri gitxiau guste izan dakie ta [...] asko.
- Bai, bai.
- Bueno asko asko ez, baie tira.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!