Basauri (Bizkaia)

Antzinako bizimodua

Antzinako bizimodua <p>Antzinako bizimodua. Txirikiletan edo "Tres nav&iacute;os en el mar" jolasean ibiltzen ziren olgetan. Neskatilatan soroan lanean zebiltzanei merienda edo afaria eramaten zieten eta bertatik jaten zuten denek. Kanpotik etortzen ziren emakumeak arto-lanera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-127-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzinako bizimodua. Txirikiletan edo "Tres navíos en el mar" jolasean ibiltzen ziren olgetan. Neskatilatan soroan lanean zebiltzanei merienda edo afaria eramaten zieten eta bertatik jaten zuten denek. Kanpotik etortzen ziren emakumeak arto-lanera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jon: nola iten zan hemen, baserriko bizimodue, ze guk ez dogu ezetuten.
- Madalena: olgetan, txirinkileta ta, tres navios en el mar...
- Maria: ta afarixe iminten zera, jentiek... zera, ba artoakaz sailetan, ta gu meriendixe han.
- Madalena: solora afarixe.
- Maria: dana han han, dana.
- Madalena: dana imini zera ta danok, atara zera ta danok hara, koilarie bete.
- Maria: patatak eta makaillaoa ta...
- Madalena: piperrak etxekoak eta [...] etxekoa...
- Maria: bai, ta jente asko, han andrak, sailetan.
- Madalena: sailetan, ba artoak. Artoak sailetan ta holan.
- Jon: nor, auzoko guztixek egoten ziren?
- Madalena: auzokoak ez, kanpokoak, ba andrak, bueno ba hor. "Etorriko zara astegunien ba sailetan artaburuek? " ba ala! Sailetan, ala! Imini pañolu bet, buruen eguzkie kenduteko ta... ala! Danok han.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia