Basauri (Bizkaia)

Sakamantekasen beldur

Sakamantekasen beldur <p>Lehen gauez irteteko beldurra izaten zuten, "Sakamantekas" ibiltzen zela eta. Behin ilundu ostean iturrira joan beharra izan zuten anaiak eta biek; gau-txoriren baten zaratarekin beldurtuta, arineketan itzuli ziren etxera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-126-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen gauez irteteko beldurra izaten zuten, "Sakamantekas" ibiltzen zela eta. Behin ilundu ostean iturrira joan beharra izan zuten anaiak eta biek; gau-txoriren baten zaratarekin beldurtuta, arineketan itzuli ziren etxera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta oin, joe, jende asko bizi da ta hori, baie, lehen iturrire joateko be bildurrez, ezta?
- Joe hemen gaubez ibiltzeko bildurre, sakamantekas oten zin ta...
- Zer zan hori, sakamantekas?
- Sakamantekas esaten otsuen, ba ez dakit ba. Bildurre sartuteko sakamantekas egoten zela. Ta baten gure aite difuntuek beti ure ekarri beharra, afalduteko ure freskoa. Ta baten etorten da zortzi eta erdietan egoan afaltzeko ta, "ure ekarri dozu?" "ez" bale ni [...], ta bale nebak, biok, bata farolagaz ta bestie hierroagaz. Ta bagoaz iturrire, ta handik... farolagaz ta zera, nire anakie hierroagaz, ta baten [...] ta han gautxorin bat "brrr" iten, han ta gure sokorroe! Txalupe [...] baie zapatak lotu be ez, ganetik dena! Anaiek hierroa bota osten hankartera, sokorrotik! Ta hurroko eunien auzo guztiek a ver zer pasau zen!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia