Basauri (Bizkaia)

Etxean euskaldunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-041-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Senarraren eta amaren aldeko senide guztiak euskaldunak ziren. Etxean seme-alabak ere zazpi-zortzi urte bete arte euskaraz bizi ziren, baina eskolan irakasle erdaldunak izan zituzten eta euskara asko ahaztu dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zure gizone orduen euskaldune izengo zan ezta?
- Euskaldune, hemekoa. Hementxe bizi zen...gure... euskaldune gure gizonan aldeko danak euskaldunek.
- Euskaldunek ezta?
- Ta gure aman aldekoak be danak euskaldunek. Ta honeik ikisi ein euren, honek daki gehien, etxekoak euskera. Bestidiei ahiztu.
- Bai, e?
- Zortzi bederatzi urtera arte jakin euren euskera, baie erdera maistri eta maisuk maketoak zien danak. Valladolizekoa zan maistrie. Baie gero ohitura euki dabez honeik, erdeldunek, bueno, apellidue ez zen apellidue, euskerazko apellidue eukin arren euskerarik bapez ez zakienak dauz asko dauz ta.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia