Basauri (Bizkaia)

Umeak bildurtzeko lamien istorioak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-038-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitonak era amonak kontatzen zizkieten laminen kontuak. Beldurrez egoten ziren, negar egiten bazuten bila joango zitzaiela esanez. Laminak gauez irteten ziren eta sorginak bezalakoak ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek ez dosus entzun lamiñak eta...
- Holango lamiña kontuek eta esaten geuzen ooi! Gurien amonak eta! Amandrek esaten gintzen, amandrek eta guri aitteittek hori kontu... kontetan geuzen lamian kontuek eta... oi zela urteten dotzien lamiñak eta ez dakit zer... Bildurrek hemen, bildur bet ematen osten! Eta igual usaitten gendun'e... igual umiek izenda orduen, igual "lamiñak urtengo dotzue e! Lamiak urtengo otsue negarra iten bozue!"
- Ta zer zien ba, lamiñek?
- Nik ez dakit ba, lamiñek urteiten... Kandida! Lamiña zelan [...] ?
- Lamiñak?
- Lamiñak.
- Argixegaz edo, kandelan bategaz edo esaten urteiten deula... gusurre! [...]
- Izituta, klaro, piztuta.
- Lamiñek orduen, sorgiñen modukoak zien, ezta?
- Sorgiñek, bai, sorgiñek esaten euren. Lamiñak esaten otzien eurik. Geubez urteitten deurenak lamiñak, billur betegaz hemetik...
- Ba ipiñi hori, kalabazak eta...
- Bai, hori esaten geuzen. Aittak eta ez hainbeste, ez, [...] baie amandrek eta aittuek "lamiñak urtengo dotzue ta!" "Bazuaz, kanpora bazuaz lamiñak urtengo dotzu e!" Urtein arazteko!

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia