Bilbo euskalduna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-038-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: BSR-038/008
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Gero, ba, berak esaten duna. Hamabi urtetik... hamabi urtekaz hasi, eta Bilbora bere denpora guztixen. Esniekaz, handik, eta ba esniekaz eta bendejiaz. Baie berak esaten duna. Zelan ez zendun ikasi erderarikan Bilbon beti... beti Bilbon sartute... Bilbon umetarik sartute! Beie ez zan eiten erderarik Bilbon!
- Karo.
- Ez?
- Nik nire bezerixa /bezeria/ nik eduki nenduzun bezerixa danak danak ziren euskaldunek! Danak euskaldunek!
- Bai e?
- Han iñogaz ez nendun berbarik eiten ba erdera. Danak euskaldunek!
- Zeu be ibili zintzen esniekaz eta holan ezta?
- Bai. Bai.
- Anitagaz ezta?
- Bai. Bai, ni Bilbora, ni ta horra.
- Biri bistara.
- Biri bistara, ni Bilbora.
- Zu Bilbora joaten zintzen?
- Bilbora. Baie, ni joan orduen Bilbora be, orduen be da euskaldunek gehienak e!
- Bai ezta?
- Euskaldunek gehienak. Gehienak euskaldunek e. Baie bata Arratiakua, bestie Mungixekua, bestie hangua, bestie San Monixokua... bestie horkua, danakaz euskera itten gendun. Danakaz.
- Ta zelan joaten zintzen ba, Bilbora, asto ganien edo?
- Astoagaz, ta gero autobusien, ez dakit. Lehelengo astoagaz.
- Ta bide luzie ezta?
- Bide luzie, baie... bide luzie! Bide luzie! Kaminoan peajia kendu zigun ta!
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!