Etxean beti euskaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-038-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: BSR-038/007
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Gero badakizu, hemen eskolatara joaten gintzenean ez zan eitten erderie beiño...
- Eta gero barre, maisuek bere erdeldunek danak, danak.
- Bai. Eskolan eitten genduzen ba erdera, maisu-maestrak eitten geuzen erdera, baie ez ziren berba erdi be ez erderarik e.
- Zuek beti in dozue etxien euskeraz, ezta?
- Berba erdi be ez erderarik e!
- Klaro.
- Eta gero egon da errepresio asko.
- Zer?
- Errepresio asko egon da. Kalian barre ta...
- Bai, bai, bai. Berba erdi be ez hemen erderarik e. Eskolan oinarriki maisu maistrak [...] Gure amak ez zuen jakin erderarik e!
- Ez e?
- Ez zuen jakin erderarik.
- Aitek bai ezta?
- Aittek ederto. Baie amak ez zuen jakin erderarik e.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!