Basauri (Bizkaia)

Euskaraz egitearren denuntzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-030-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bilbotik bueltan izebarekin trenean euskaraz hitz egitearren denuntzia jarri zieten, gazteleraz egitera derrigortzeko. Maria Jesusek aita Zollokoa zuen eta ama Basaurikoa.

Transkripzioa

- Beragaz etorri biher zien, Arrigorriagaraiñoko ta euskeraz etortearren arrantzalekaz berbaz, denuntzia in oskuen. Esan oskuen "a ver si no podíamos hablar en español".
- Hori gerra denboran ala?
- Ez, ez, ez. Ya... ba... gerra denporan nik eduki neuazan hamaika urte. Ba hori izengo zan en el año cuarenta o cuarenta y tantos.
- Ta nork in otsien ba denuntzia?
- Ba berak interbentorrak.
- A bai?
- Bai, ta nik bostegun pagako nauen jakitearren erdera, ta ezin berba in. Ta izikoari ez dakit zenbet [...].
- Ta izekoak ez zeuen jakin erderaz orduen?
- Ez, ez, ez. Ta hil da jakin barik zer dan erdera.
- Ta nongoa izin zan ba zure familia?
- Zollokoa aita, ama hemekoa, hemen bertakoa, Fiñagakoa.
- Fiñagakoa? Hor Izagirre baserrikoa?
- Bai.
- Ta zu zara... zu Izagirre zara, ezta?
- Bai. Izagirre Ibarra.
- Zelan dekozu... baserrixe zelan deko ba zure aiten uzena?
- Izagirre. Es que neure... neriena da. Neriek in dotze bere izena ze neriena da basarrixe. Izin zan amana, baia amak emon otson seme zaharrenari. Soltero dau, naugaz bizi da e, baie baserrixe berie da.
- Bai bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia