Eskolan gazteleraz jarduteagatik lotsatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-024-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Carmen Mojarekin eskolan bizi izandako pasadizo bat kontatzen du Rosariok. Nahiz eta gazteleraz ongi moldatu, lotsatu egiten zen hitz egin behar zuen bakoitzean.
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko maiatzaren 01a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: BSR-024/002
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Baie Carmen monja ta ni...
- Kontau, kontau.
- Eskola... eskolara ibili gintzen orduen... nik jakin niñun erdera hark baiño hobeto. Ondo batak be ez, ezta? Hark be ez ondo ta nik be ez. Ta, ha balientie, bakizu? Berbagaz be balienti da.
- Bai.
- Ta hark maketogaz berba itten zauen zera... erdera, ezta? Ta nik jakin neuna beiño hobeto bai behintzat, ni... lotsa, lotsa berba eitten erdera. Ta nik jakin niñun harek txarto esaten zauzela gauzak erdera e, hark baiño hobeto banekila esaten nik gauzak! Baiña ixilik, ez nekien ezer esaten ta! Porque beittu nire euskerie...
- Bai.
- Orduan bapez, orduen! Orduen ez genun jakin erdera bapez!
- Hori zenbet urtegaz?
- Eskolara ibiltze nintzen orduen... ba zenbet izengo zan? Sei zazpi zortzi urte.
- Bai.
- Holan, holan.
- Ordun, ikisi zendun zuk?
- Bai. Gero... Han bestikaz, eskolan danak erdera, danak erdera han eskolan... Ze eskolan dana erdera berba itten zan e. Han be, San Migelen...Maketo asko bizi izan die hemen San Migelen beti, e! Bai. Euskaldunak ... baguaz baie... ostentzien dana... erdeldunek deuz, asko San Migelen, eskolan bere.
- Bai? Zuen zenboran be bai?
- Bai, bai, bai.
- Baie zuek baiño gehixau ez, ezta?
- Euskaldunek? Ez, ez erdaldunek baiño... Baie, erdaldunek... erdera eitten audien moduen, haiekaz, erdaldunekaz, erdera. Euskaldunek kontu askotan euskera, baie, erdaldunekaz erdera. Ta atrebiduk izin gintzen e, erdera jakin ez ta berba itten, nik isilik egon, ni isilik egoten nintzen.
- Zuk erderaz ondo jakin ta pentsau!
- Lotsixe iziten neben berba itten ta! Lotsa! Ni lotsa berba itten erdera! Isilik.
- [...] bere hankie sartu ta...
- Bai! Hark txarto esanak be, bardin itten auen!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!