Txikitan ez zekien gazteleraz
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko maiatzaren 01a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: BSR-021/002
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Zergeittik ez deu itten euskera bat ez... horko euskerie? Dauz... nik Etxerren bizi nintzen, eta gero soldaduk hor zien, kuartela ez dakit ezetu dozun... ezetu zendun...
- Bai.
- Eta horra etorten... etorri zien mutilek ez dakixela erdera ezebez, eskolarik be ez, ta hor ikasi eurien.
- Bai, e?
- Orduen hor zien... ba soloak eta euki ittuzan, eta han biharra itten eurien ta gero eskola emoten otsien, mutilek pozik! Ez zien egongo ba! Ez eurien jakin ezebez ta! Neuk bere, erdera hasta... zazpi urtera arte eskolara joan orduen ez nendun jakin, erdera esaten. Ezebez, ez ez hori, ez hau! Nada, ezebez! Ez nendu jakin, dana euskera!
- Zazpi utera arte, e?
- Klaro, hama... bizi nintzenean, Artunduaga baiño etxe bat... [...] ba han. Ta nik ya urten gure nendun, basarrien han eon nintzen, etxien zazpi gintzen.
- Bai, bai.
- Ta zarrena nau, ta nautzako biharra amak, ta eskolara sarri, eskolara gaur joan ta biher ez ta... eskolarik be ez nun ikesi asko ze, eskolara joan in behar da! Ezta... ez badakizu erdera, asko galdutendozu eskolie, ze ordun zera ta...
- Bai, ta eskolie dana erderaz zan ezta? Euskeraz...
- Ezebez. Orduen ezebez.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!