Basauri (Bizkaia)

Baserritik Bilbora

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-017-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrian baratza baino ez zuten. Aitak, Euskaldunan lan egiten zuenez Bilbora joan behar izan zuen gaztetan eta ondorioz, ez zuen baserrian lan handiegirik egiteko aukerarik izan. Bilbon bizitzea baserrian bizitzea baino nahiago zuen. Gaur egun, nahiago du Basauri ordea; gaztetan Bilboko zaratak ez omen zion eragozten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun han, baserriko bizimoduez zu akordetan zara? Zer egiten zenuten eta hori?
- Guk ez. Guk ez dogu ein. Baserria... bai baserri uzena bai baie ez dogu eduki... ortu txiker bat, ortu txiker bat etxe ondoan, eta bestean eduki gendun ba fronteran esaten gendunean, Ibarguen.
- Bai, Ibarguen bai.
- Haregaz. Ta gero aitte biharrian euskaldunan.
- Euskaldunan, Bilbon? Ta orduen zu ez zauz ibilita ortuen beharrean.
- Hamalau urte, hamabost eitteko Bilbora joan nintzen,
- Karo.
- Han Bilbon ez dau hortako astirik.
- Ta gustorago... hobeto non bizi izin zara zu? San Migelen, Bilbon, hemen, bietan...
- Ni Bilbon gustona. Danean ondo baia Bilbon zerak esan osten behin batek "oi en Bilbao aquel ruido a coche" nik asmau bere ez nun eitten.
- Ez?
- Ta trenbidia eduki gendun han Portugeleteko estazio... trena.
- Bai.
- Ba pare-parean, baie entzun bez. Noz [...]hola txarra izatuz gero, noiz [...], baie ondo egonez gero gaztetan nork entzun?
- Bai, bai.
- Ta ordun zuk gurago igual Bilboko bizimodue?
- Ni bilbon gustora, bai, ni han ederra! Pozik eon naz hemen bere bai! Orain aukera ona zera izingo da...
- Ta zer deko Bilbo holan gustetako?
- A ba nik ez dakit zer dekon baie nitzat ni askotan eondu naz [...].
- Ta orain trankillago Basaurin, ezta?
- Hori bai, bai.
- Zarata gitxiau ta holan.
- Gaztetan ez da umetan ez zaratarik ez ezer. Gero bai, gero zahartzaroan ta ez dozule lo in edo zeuzer...
- Jo ba hemeko partien ez dao holan zarata handirik be, ezta?
- Zaratarik... gauza bat be ez da aditzen.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia