Basauri inguruko euskara
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: BSR-011/006
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Zure euskerie nungua da? Zuk ze euskera iten dozu?
- Nik... etxien, hamen, etxean entzunekua.
- Bai. Etxien ezta? Zure... aite ta amari?
- A bai, bai, etxien.
- Eta aite ta ama nunguak ziren?
- Aite ba palaziokoa... Arizeko palaziokoa, ta ama Etxeberrikoa, Kukullagakoa.
- Kukullaga?
- Kukullagakoa. Ba zure...
- Tio bat daukot.
- Carlos. Bai. Neure aman lehengusue.
- A bai?
- Carlos, bai, nik entzuna daukot... Han dago oindiño basarrixe, ezta?
- Baserrie han dau, zera. Carlos bizi den lekuen teilatue ta... nire aman... bizi zen lekuen teilatuek in otsien. Zeuzer [...].
- Gurasoak be bi bakarrik ozan?
- Bai. Han ipinten dau, letreru baten, Kukullaga.
- Kukullaga.
- Kamiñoaz terrenoan dauena da [...] bizi zauena [...].
- Ta zuk ze, euskeran diferentziarik ikusten dozu Etxerbarritik Arizera hizkera aldetik edo?
- Ez, ez, ez. Hamen... hemen inguruen ez. Ya urteten dozu Txorierritik ta horti bai. Hortik ya sartuten de apurtxu bet... nik eduki nendun iziko bat Zamudiokoa, ta lehenengotan... zela esango dotzuten... dasbardiñe.
- Bai?
- Dasbardiñe. Etortzen hemen, Galdakao [...] Etxebarri ta honik, inguru... gu ibiltzen garen lekuen dana berdin dau, bardin-bardin.
- Bardin-bardin. Hemen ingurukoa bardin-bardin. Ta gero horko Zeberio aldetik ta hortik, ta Zornotzan be, hemengo modukoa, dana bardiñe. Igual gauzetxun bat igual ez du eukin baie...
- Ta gehio non iten zan euskeraz hamen inguruko herrixetan?
- Hemen Galdakaon iten zan gehiena. Galdakaon iten zan dena.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!