Basauri (Bizkaia)

Euskara gutxietsita zegoen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txikitan, etxean bakarrik hitz egiten zuen euskaraz. Bizilagun askok euskara gutxiesten zutela kontatzen du eta ondorioz ez zieten seme-alabei beraien hizkuntza erakusten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun zuk... euskera, ze euskera iten dozu gehiago? Igual gehiago ingo dozu Morgakoa edo...
- Euskerie nik?
- Bai.
- Ba ointxe iten dot San Migelekoa iten dot, Morgakoa be bai apurtxu bet e!
- Bai.
- Uste dot baietz.
- Ta zuk egin... txikitan iten zendun euskeraz?
- Etxian.
- Etxian bakarrik?
- Etxian bakarrik. Ze kalean gitxi egiten nuen euskera. San Migel, ez, ez, San Miguelera etorri orduin egiten nuen San Migelen euskeraz, basarrian e, lagunekaz egiten nuen.
- Hango lagunekaz, San Migeleko lagunekaz?
- Baia nire lagunegaz ez jakien euskera e, San Migelekoak, zeren, ez otsien egiten. Badakizu zer esaten bazen orduen, ze, zertako zan euskerie?
- Ya, karo.
- Askotan etxien. Orduan esaten otsien gure amak esaten otsien beran lagueri "zetako ez ostezu iten umieri euskeraz?" "zetako? euskeragaz ez goaz inora be ez, ta guk dakiguna ez dogu irakatsi behar umeari" esaten, zelako lastimie! Bikote... zelan e... Rafael deituten da, Baraiñano?
- Bai.
- Zera... gasolinera dekona, badakizu. Daben andrea, nere lagune, urtetan, beti urtetan gendun ta, Rafael [...] gure etxian egoten zan beti sartute bera, eta "hablanos euskera" harek ez zuen jakiten gitxi euskeraz, "tu todo tipo de euskera con esta e". Bera be gero hasi zan nobixia beranduago...
- Bai.
- Orain dagone beragaz. Ta berak gitxi iten eben, ta haren seme-alabak orain ez dakite euskeraz. Ta esaten dotsie amatxuri, beran alabari, "zetako ez diguzu irakatsi guri zuk dakizuna?" "Ba zetako?".

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia