Basauri (Bizkaia)

Txikitatik lagunekin euskaraz

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-010-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrira bisitan joaten ziren lagunekin euskaraz hitz egin izan du txikitatik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baia zu jaio Morgan jaio zinen?
- Morgan jaiotakua, bai.
- Ta... aite ta ama hangoak zien ala?
- Aite Zeanurikoa. Eta ama Morgakoa da. Bai, ama ta aitita Morgakoak. Elorriaga dekou guk apellidue. Morgakoak.
- Bai, bai, bai.
- Morgakoa, ta Uribe be bai, Morgakoak gara gu. Baserri baten bizi nintzen, baserri baten... bai badakizu, aitite hil jakon guri...
- Bai.
- Gu gaztetarik. Ta gure aite izen zan... marinoa izen zan gure aita, marinoa, ta aititek be orduen... baiño baserria ez zan izen gurea e.
- Bai, bai.
- Ez. Ez ez zan izen. Aitite... San Migel, hona etorri gintzen bizitzera, San Migel de Basaurire.
- Ta zergaitik ba hona?
- Ba etorri gintzen horra, bakizu, gustetzen dakona aitteri ta amari hori... ze euskera iten zalako apurtxu bet. Basaurin berton ez dogu gure izan bizi, ez, baserri batara guro zaurien etorri.
- A bai e?
- Eurek akostumbreta baserrien, eta gero aitte goiz joaten zan.
- Bai, bai, bai.
- Itsasoan ibili zen eta horregatik. Eta gu, txiki-txiki izen geinken moduen, ba urrunau egoteko. Ze basarri baten andra batek lau umegaz ze iten dau? Ezebez.
- Karo.
- Ze txikixek izin gintzen ta. Nerie zaharrena, baie harek ez zuen gure izen baserrien bizi. Ez zuen gure izin baserrian bizi.
- Ta hori baserria eginda egoan edo?
- Bai, bai, bai.
- Baserri asko gindugun soloan... beno soloan, asko. Ta behixek eta dana aukiten gindun.
- Alkilau in zenduen edo? Errentan edo?
- Errentan egon gintzen bai. Errentan. Geurie ez zan izan baserria.
- Bai.
- Ez, errentan eduki gendun.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia