Aitona hil zenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2013(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:02:54
- Erref: BDZ-002/015
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
- Eta orduan, norbait hiltzen zelarik, hiltzen zelarik norbait...
- Hiltzen zela(ik), ba...
- E... auzokoak etortzen ziren ez? Laguntzera pixka bat?
- Ba, ba. Ba, ba.
- Nola pasatzen zen?
- "Enfin", ni oroitzen niz aitatxiz... Aitatxi eritu da, eta biziki untsa zen. Egun batez e... bon... zeen eta e... ez bitzen e... maxinalaveik, eta ordien bazien latsa-harriak, emaiten zen ura zimentazko leku batien, ta geo bazen hola harria, han ar(i)tzeko xuitzen.
- Latsarriak?
- Latsarria. Eta aitatxi heldu da, u... ez nun bate, bate, bate untsa, ez dakinat ze gertatzen zatan, ez... ez nun egoiten ahal... Ta amak utzi du xuitzia, ta ohea, segitu du aita, ta aitatxi, ta geo medikiak eta geo... geo denboraan burian jakin dut "polyarthrite" zela. Odola da ez kurritzen zainetan. Izi(garri)... ez dakit "polyarthrite"... "Enfin" eritasuna zen e... Gangrena heldu da geo burian, ez balin bada sendotzen ahal. Ba izigarri sofritu du, eta joan da aski fite e...
- Eta orduan...?
- Ordien, ba nik e... aitatxiin ganberan lo eiten nien, eta ohia, aitatxi eta amatxiin ohia, eta murriaan eta beren ohiaan artien, bazen ohe ttipia. Ta ordien e... ni oroitzen niz ba... ba lo... lo... ez nien ez... ez intzun ahala... lo... lo... alegia lo! Bana intzun nitien otoitzak eta... entzun nitien.
- Hor, auzoak etorri ziren inguruan autoz?
- Ordien e... Jaun bikaria jin zen, lehenik, lehen otoitzaandako. Ta geo auzuak juiten zien kuutzien xeka, bi auzo, ta geo pizten zien argiak, u... ur bene(di)katia, ta geo "voilà"... Heldu zien beztitzeko ta hola, auzuak.
- Bai, hori... lan hori auzoek egiten zuten.
- Ba.
- Eta beilatzen zuten?
- Ba.
- Gau guzia?
- Gau guzia. Gau guzia. Aita ta... "enfin", zon(beit)... auzuak´e zonbeit aldiz, bultaño bat edo... Hastian ba.
- Eta gero... zera... nola eramaten zuten elizara? [...]?
- Korbillarraekin.
- Korbillara [...] zen?
- Ba, zaldiekin.
- Zaldiekin.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!